Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Han eta Hemen: Lehen mailako ikasleen bisitak ukan ditugu!!

Urtero bezala, urtarril hastapenean, inguruan ditugun lehen mailako ikasle berrien bisita antolatzen dugu. Joan den astetik, Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia, Sara, Azkaine, Senpere, Miarritze eta Azkaingo ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu. Lehenik, kolegioa aurkezteko film bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntz Aholkulariarekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute. Azkenik, liburuxka ttipi bati...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 13a

Haziak Mintzo: Eskuzorroaren ipuina

Gure eskolan, eskuzorroaren ipuina ikasi dugu. Abereek eskuzorro bat atxeman dute. Banaka, eskuzorroan sartu dira. Sagua, igela, untxia, axeria, otsoa, hartza... eta azken finean, xinaurria sartu eta, eskuzorroa hautsi da. Ipuina eskolan ikasi dugu, eskuzorro bat eraiki dugu, abereak itxuratu ditugu eta orain prest gira ipuin hori etxerat ekartzeko! Kasu kasu, zuen belarriak ideki!...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Lur eta Amets

Gastibeltza film produkzio elkarteak otsailaren 7tik harat Lur eta Amets filma Euskal Herriko zinegeletan banatzen du. Film hunen ekoizteko xedea, Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak 2015ean publikatu liburu batetik abiatu da. Film hunen bidez bidaiatzen gira Euskal Herrian barna, Lur eta Amets biritxiak dira eta burasoak asteburu batez ez hor izanki, amatxiren etxen egonen dira. Bi egun horiek ez dira arruntak izanen, zeren Amatxi eta Baltsaxar bere...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Atalanten herrialde baten bizipena

Solidarité-Migrants-Etorkinekin BAB taldeak, Atalanten zine-gaualdia bat antolatzen du, otsailaren 14an (20:30). Ikusten ahalko da "Paroles de bandits" film-dokumentala eta ondotik eztabaida bat iraganen da. 2019an egina izan den film hunek kondatzen du, Roya ibarrean gertatu istorioa, Italia eta Frantziaren artean kokatua izanez, migrante anitz hortik pasatu dira. Bertako biztanleek laguntza ekarri diete, etorkineri eskukaldi bat eman dutelakoz zenbaitzu arrastatuak izan...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Donibane Garaziko Bihotzeko ostatutik

Bihotzeko ostatuek hilabete baten buruan, martxoaren 15ean, bururatuko dute neguko sasoina, ateak aste guziz idekiak atxiki ondoan. Eta, Donibane Garazin segurik, heldu den udako sasoina orduan hasiko da, tokiko atea bi astetarik idekiz, ortzegunez. Zer erran eremaiten dugun ildoaz? Beharrak beti bezain handi direla. Aurten 35 urte beteko dira Coluche zenak Bihotzeko ostatuak ideki zituenetik, janari eskasia gorrienean direnak doi bat sokorritzeko. Epe hortan 2.013 zentro dira...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Hitza hitz edo Herriko Etxea hits!

Horra laburbilduz, joan den astean Merkatal eta Industria Ganbaran Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak pasarazi nahi zuten mezua. Gomita zabaldu dute herriko bozetan presentatzen diren hautagai guzieri, lehen parte batean esplikatu dute plantan jarria duten dosierra, "Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa: garapena Herriko Etxeetan" deitzen dena. Hautagai anitz etorriak ziren, horietan jadanik auzapez direnak, hala nola Mauleko Mixel Etchebest, bai eta ere Baionako...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016