Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 06a

2020ko, Uda Lekuk 40 animatzaile xerkatzen

Aisialdiko harrerak: Baiona, Biarritze, Hendaia, Uztaritze. Uztailean eta agorrilean astelehenetik ostiralera idekiak izanen dira (7:30-18:30). Publikoa: 3-11 urtekoak 5 eta 12 pertsonen arteko lan taldeak. Egonaldiak: aste bateko egonaldiak, igandetik ostiralera, uztailaren 5 eta 31 artean. Egonaldi guneak: Sara, Hendaia, Maule, Baigorri eta Iribarne. Publikoa: 6-15 urte arteko haur eta gazteak. 4 pertsonez osatutako animatzaile taldeak. Talde pedagogikoaren...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 06a

Sobera karga pisua!

Urruñan, Signature lantegitik hurbil, bada etxegune bat duela hamar bat urte muntatua, deitzen da Landatxoa. Hor bizi direnek aspaldixkoan badute asko arrangura eta joan den egunean berriz ere agertu dituzte. Etxegunea moldatu zelarik errana izan zen gaitzeko muntadura asurtiak ezarriak izanen zirela, gisa hartako berogailuak besteak beste, gainerat ahal bezen merke heltzeko moldea segurtatuz. Bainan gauzak ez dira batere joan orduan erran bezala. Muntadura asko ez dira gehiago...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 06a

Euskaraldiaren 2. edizioa abiatzer

Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin. Horra Euskaltzaleen Topagunea eta Euskal Konfederazioa elkarteek Euskaraldia 2020. edizioarentzat aurkeztu duten lema nagusia. Hasteko, oroitarazi dute Euskaraldia ekimenaren filosofia eta helburuak zein izanen ziren bai eta 2018ko lehen edizioa nola iragan zen. Euskal Herri osoan 2018ko Euskaraldia bultzatzeko eta euskararen erabilerako ingurune sozial berriak eraikitzeko ariketa sozial eta kolektiboa bururatu zen. Euskaraldian 11 egunez...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 06a

Belokeko komentua eskertua

Joan den astean Eusko Jaurlaritzak ekitaldi bat egin du Belokeko komentuan, duela 80 urte frankismotik ihes egin zuten euskal herritarreri beneditanoek ateak ideki baitzituzten. Ekitaldia hasi aitzin Belokeko komentuaren bisita egina izan da, Aita Joel Chavelot Belokeko fraileen arduradunak gidatzen zuela. Espainiako gerla zibilarengatik Ahurtiko komentuan egon ziren batzuk beren aztarnak utzi zituzten, geroztik horiek egin obrak baitira. Gehienak zurez eginak, fraileek jaten...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 06a

Altzürüküko gazteriak emanen dütü 2020ko maskaradak

Igaran urtean Urdiñarbeko gazteriak eman ondoan, 2020. urte hontan Altzürüküko gazteen aldi dateke Züberoako maskaraden historia lüzeari kapitülü bat habororen gehitzea. Eta jadanik badakigü ederki eginen düela, hain beita eüskal kültürari etxekara Arbaillako herri hau. Bazen 15 urte Altzürükük ez züala maskaradarik plantatü, azkenak, arren, 2005ean agitü zirelarik. Arte handi horrek erran nahi dü maskaraden saila bizi eta sento

Gure Hitza | 2020eko Otsailaren 04a

Good bye!

Joan den astean Erresuma Batua Europatik ateratzeak gogoeta batzuk eman dauzkit, sentimentu bitxi bat eraginez. Haur denboran entzuten nuen Europaren bateratzeak, saihesten zuela beste gerla batzuk ez zaitezen izan beste nazioarteko herri batzuen ondoan elkarretaratze horrek indarra eta sinesgarritasuna emaiten ziola. Pertsonalki aro hori ez badut ezagutu, Europak bizi izan zituen 14-18ko lehen munduko gerla eta ondotik 39-45ekoak, populazioan kalte handiak eraginez eta sarraski...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016