Azalekoa | 2020eko Urtarrilaren 15a

Las Vegas-en laborantzako teknologia berritzaile saloia

Consumer Electronics Show saloia joan den ostiralean hetsi da, biharko laborantzarako teknologiako tresna berriak aurkeztuak izan dira. Robota eta drone delakoen artean, John Deere amerikar marka famatuak tresna berri bat aurkeztu du, 400 sentsoreri esker belar tzarrak kentzen dituena. Iduriz Estatu Batuetan "AgTech" deitzen dute teknologia berri hori, arrakasta handia du eta garatzen ari da. Alor hori joano eta gehiago garatzen ari dela irakurtzen ahal da, laborariek presioa ezarriz,...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

OLENTZERO KOLEGIOAN

Azken eguna.... abenduaren 20a, ostirala. Beti bezala, ikasleek goizeko kurtsoak ukan dituzte. Alta eguerdiko txirrina entzun eta, haien jantzi tradizionala ezarri dute Santo Tomas bazkaria jan aitzin edo ondotik. Arratsaldeko lehen partean, ipuin kondaketa zen ttikienen egitarauan: Kattalin eta Jokinek osatzen duten Eleka taldea 6.endako eta Lur Usabiaga ipuinlaria 5.endako. Horren ondotik, denek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan, dantzan aritzeko Patxi eta Konpainiari...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

ZER JATEN DUGU: ARRAINA EDO PLASTIKOA?

Gure ozeanoak kutsatzen dituzten hondakin plastikoen gaia sarritan ikusi dugu azkenaldi honetan komunikabideetan. Nazio Batuen Erakundeak berak neurriak hartuko dituela adierazi du 2020. urterako mikroplastikoak eta erabilpen bakarreko plastikoak ezabatu nahian. Itsasora iristen diren plastikoek arazo ugari sortzen dute. Ur berotan, esate baterako, osagai toxikoak askatzen dituzte, arrainek irensten dituzte osagai horiek, eta gure elikadurakatean amaitzen dute. Gaiaren inguruan...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

GEROA fundazioaren kanpaina berria

Urte hastapen huntan kanpaina berri bat abiatu du hizkuntza patologien ikerketa euskaraz eta eleaniztunean diren pertsonentzat. Haur euskaldunen eta euskaraz eskolatuak diren haurren kopurua emendatzen bada ere, 4 urtetik gorako haurrentzat gaur egun ez da tresnarik euskaraz hizkuntza garapena modu normalizatuan aztertzeko. Ondorioz, Euskal Herriko haurren parte nagusi baten gaitasun linguistikoak objektiboki aztertzea ezinezkoa da, eta ortofonistek hortaz kontziente izanki....

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

Baionako abokatuak greban

Astelehen huntan hogeita hamar bat abokatu Baionako auzitegi aitzinean bildu dira, erretreten erreforma salatzeko. Abenduaren 19an jadanik sindikatu guzien artean egin zen manifestazioan parte hartu zuten eta egun hortan erabaki mugimendu bat abiatuko zutela. Teddy Vermote auzitegiko abokatuen buru lehenak zerrendatu ditu beren kexuak, bere erranetan, 2 urte hauetan jasaiten dituztela erreforma batzuk deus jakinean izan gabe. Hauetan duela 2 urte Baionako auzitegiaren...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

Japoniako Eliza

Aita Saindua Japonian izan da. Aipatu dituzte Nagasaki eta Hiroshima, gure jakintsun handienen lorpen handienetarik. Aipatu hango industria. Carlos Ghosn-en izena ere ikusi dut hor nonbait. Denen artetik zenbait lerro ere Aita Sainduaz eta hango giristinoetaz. Ez espantu egitekorik %0,5 baino gehiago ez dira alabaina. Ipar Euskal Herrian baitezpada jakin behar duguna: Japonian ibili lehen apeza, San Frantses izan dela, Jatsu Lazkorriko familiakoa. Berak "Frantses de Jaso"...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016