Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

Haziak Loratzen (Aek): "Lehen topaketa sorginekin Ospitalean"

2019ko azaroaren 26an, Irisarrirat joan ginen Ospitalea deskubritzeko. Etortzean, Manu animatzaileak bisitarazi zigun egoitza. Eraikin hau lehen baserri bat zela erran zigun. Han jauntto bat eta baserritarrak bizi ziren. Gainera beilari anitz gelditzen zen Ospitalean. Aspalditik, Ospitalea leku inportantea da. 2002an egoitza arraberritua izan zen. Barnean mediateka bada. Lo egin eta tailer desberdinak egitea posible da. Ospitaleak erakusketa anitz errezebitzen ditu. Hala nola,...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

Itsas Bazterretik: Zaldi urdina zuzenean

Abenduaren 9an, Axut taldeko Ximun Fuchs antzerkilaria eta taula zuzendaria, "Zaldi urdinaren " aurkezpena egitera hurbildu zen Piarres Larzabal kolegiora. Gelan, gaia eta testuingurua landu ondoren, 3.eko eta 4.eko ikasleek, gelditzen ziren kezkak edo dudak argitzeko parada ukan zuten, ikusgarria ikusi aitzin. Abenduaren 12 eta 13an, 4. eta 3.eko ikasle guziek Hendaiako bidea hartu zuten antzerkiaren ikusteko. Hau harridura eta plazerra... Mendi Zolan gelan, antzerkia...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

Haziak Mintzo: Bisita handia Baigorrin!

Egun handia da egun: Olentzero menditik jausten da gure ikustera etortzeko! Horren kari, goizean, xokolatezko bixkotxa bat prestatu diogu Olentzerori plazer egin nahi baitiogu! Orduan, xokoleta eta burra hurtu ditugu, arroltzeak hautsi, azukrea eta irina pisatu eta prestakuntza guzia nahasi. Labean erre eta, bixkotxa eder bat agertu da! Goxoki ttipi batzuk gehitu ditugu, izai horren alaitzeko. Hara prest gira Olentzeroren errezebitzeko! Arratsaldean beraz, bide luze bat egin...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

Erretreten erreformaren kontra beti segitzen

Joan den larunbatean, sindikatuek ohidura ez den bezala, usaian aste barnean mobilizazioak egiten dituztelakotz, deitu zuten manifestatzera. Nahi izan dute mobilizazio hori antolatu, zenbait langilek greba ez baitute egiten ahal, errezago izanen zaiela larunbatez etortzea. Ez dute sindikatuek uste zuten arrakasta ukan, urte bukaerako bestak izanez langileria oporretan edo manifestatzeko gogorik ez hortarako. Sindikatuekin batean etorri dira ere jantzi horiekin direnak, hauek...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

2020 urteko berrikuntza batzuk

Herria astekaria interesatu da urte berri hunek zer berritasun ekarriko daukun, aldaketa guziak ez dira aipu, zaila baita ikustea xuxen zer aldaketa izanen den, baina lehen pasako bat eman dugu. Plastikozko puska batzuk debekatuak dira, hala nola jateko tresnak, edateko lasto delakoak... bai eta beharrien garbitzeko kotoi-txotxak. 2021ean beste batzuk debekatuak izanen direla errana da, emekiemeki ez gehiago plastikozko gauzarik erabiltzeko gisan. Emandatze batzuk ere...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 02a

Orain presoak manifestazio deia

Urtarrilaren 11n, egun berean, Baionan (15:00, Lauga) eta Bilbon iraganen dira bi manifestazio "Orain presoak" lema pean. Frantses justiziarekin blokatze bat dagoela eta, Bake Bidea eta Bake Artisauek presoen inguruko aldarrikapena ozka batez goratu nahi dute, hortarako makilak eskuetan etortzea galdegiten dute. Ministerio Publikoaren blokatzea dela adierazten zuten, bereziki baldintza peko askatasunaren inguruan, zigorra betetzeko auzitegiak onartzen duelarik libratzea, aldi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016