Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 12a

Familien Kontzertua

Soinubila Hazparne lurraldeko musika eskolak antolatzen du "Familien Kontzertuak" abenduaren 6tik 21era. Proiektu hunen helburua da musika ikasleak eta haien familietako edo auzoko musikariak taula gainera iganaraztea erakasleak gidari, elgarrekin musika jotzeko. Programa ttipi bat prestatua dute. Erran gabe doa herritarrak gomitatuak direla memento goxo horren partekatzera eta ondotik zintzur bustitzera. Huna egunak eta herriak: BESKOITZE: abenduaren 13an, ostiralarekin...

Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 12a

Euskararen Eguna

Euskararen Egunaren kari Euskal Haziak elkarteak argazki lehiaketa bat antolatu du ikastetxe pribatu katoliko guzieri idekia zena. Gaia: Gorputza + Hitza = Euskara. 9 ikastetxek parte hartu dute lehiaketan eta argazki biziki ederrak eginak izan dira. Aiherrako eskolak du irabazi lehiaketa eta zurezko trofeo bat irabazi dute. Argazki guziak elkartearen webgunean ikusten ahalko dituzue: https://euskalhaziak. eus Eskerrak parte hartzaile guzieri....

Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 12a

Etxepare lizeoa bisitatu dute 3ekoek!!

Urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeoa bisitatzera joan dira azaroaren 19an, astearte goizean. Iritsi bezain orduko, Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasleak gure kolegiokoekin batera bilduak izan dira azpi taldeetan banatuak izan aitzin. Alde batetik, lizeoa bisitatu dute ikasle ohiei esker: jantegia, barnategia, kirol eremuak, biltoki nagusia, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio...

Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 12a

Airatu ziren Macron potretak Parisen agertu

Badu hilabeteak Bizi mugimenduak Macron presidentearen potretak hartzen dituela Herriko Etxe desberdin batzutan, beste eskualde batzutan ANVCOP21ek ere bide beretik hartu zituen. Horra nun joan den igandean Parisen, Bizi eta ANVCOP21 elkarteek elkarrekin 100 tablo agertu dituzten, 100 egun herriko bozak aitzin nahi izan dute ekintza hori egin. Baliatu dira ere, joan den astean Madrilen iragan den nazioarteko jardunaldietan, agintari politikoek klima aldaketari buruz bilduak...

Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 12a

Euskaldunak, nola aldatu zirezten

Horra frantsesez "Basques, comme vous avez changé" liburu kolektibo baten izenburua, Michel Garicoix eta Philippe Velche dira sorkuntza hunen protagonistak, Elkar argitaletxeak publikatzen duena. Azken 50 urtetan Ipar Euskal Herrian iragan diren aldaketak dira aipagai, izan ekonomia, hizkuntza, kultura, kirola edo(ta) instituzio arloetan. 1970 eta 1980 hamarkadetan aldaketak izan zirela eta, belaunaldi berri batek nahi izan zuen bere gain hartu lurraldearen ekonomia, hizkuntza...

Gure Hitza | 2019ko Abenduaren 12a

Bihotz zabaltasuna

Ladj Ly frantses zinegilearen "Les misérables" filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016