Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 05a

Hezkuntzako ministroari

Jaun ministroa, badakit berrikuntza frango Frantziako hezkuntzari ekarri diozula, hala nola hiru urteko haurren eskolara joaitea; gero aspaldiko metodo silabikoa gomendatzen duzu irakurtzen ikasteko, globala azkenean baztertuz; bestalde, xake jokoa (Jeu d'échecs) eskoletan sarrarazi nahi zinuke, ikasleen adimena eta asmamena azkartzeko arras egokia baita. Ez naiz haatik hain ados zurekilan, herrialdetako mintzairek frantsesaren aprendizgoa trabatzen dutela erraiten duzunean. Hori ez da,...

Han eta Hemen | 2019ko Abenduaren 05a

Herriko bozak, parekotasuna herriko kontseiluetan

2020ko Herriko hauteskundeetan emazte gehiagok haien burua aurkez dezaten, topaketak antolatuak izan dira Hazparnen, "Eta ni ere hautagai banitz?" titulu pean. EBA (Egiazki Berdintasunaren Alde) mugimenduak zuen bilkura antolatua, Euskal Elkagoaren sustenguarekin. Topaketaren helburua zen hautetsi diren emazteek beren esperientziaren berri eman zezaten, zenbaitzuk herriko kontseiluan gehiengoan dira, beste batzuk oposizioan. Gaualdi hortan ez zen hautetsi emazte horien etiketa...

Gure Hitza | 2019ko Abenduaren 05a

Ez dugu denek bizi bera!

Joan den astean kasualitatez telebistan ikusi dut emankizun bat Frantses estatuko "Goi mailako funtzionarioeri" buruz egina, dokumental hortan agertzen dira prefet batzuk lanposturik ez ukanez, etxen egoiten direla soldata ezin sinetsizkoak hunkituz. Argi izaiteko diru publikoaz dira mintzo, beraz herritarren zergeri esker dira ordainduak. Deskubritu ditut gauza batzuk harrigarriak, behar bada inozenta naiz edo holakoak ez dira jakinak, gutitan aipatzen direlakoz. Emankizun hortan...

Azalekoa | 2019ko Abenduaren 05a

Komediaz komedia...

Hara Daniel Landart-ek idatzi duen liburu berriaren titulua. Bildu gira Donoztirin sortua den (1946an) idazlearekin. Erretretan jarriz geroz, hamar urte barne, bost liburu idatzi ditu: Ahulen indarra eta Enbataren zirimolan liburuetan bere biziko gora-beherak kondaturik, hirugarrena izan zen Etxea eta etxekoak euskal literaturan, ondotik Jendeak. Azken bi liburu hauetako zatiekin ikusgarriak ere muntatu zituen. Hara beraz bosgarrena: Komediaz komedia izenekoa.

Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 28a

Haziak Mintzo: Lasterka kirolara

Pasa den azaroaren 8an, Behobia/San Sebastián lasterketa izan zen. Mugan bizi direnentzat, ekitaldi garrantzitsu eta jendetsu bat izaten da urtero. Atletismoak, eskolatik kanpo baita barnean inportantzia gero eta indartsua dauka. Gure klasean bezala, kirol momentuetan, ez dira futbol kamisetak bakarrik ikusten baizik eta inguruko atletismo taldeenak ere! Ikasturte hastapenetik, lasterketari buruzko ziklo bat bururatu dugu. Hiru ardatz nagusiz konposatua zen: iraupena (bakoitzak...

Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 28a

Itsas Bazterretik: "LAUGHTON"

Azaroaren 15ean, ostiral arratsaldez, 4A gelakoek, Pac proiektuaren kari lehen antzerki bat ikusteko aukera izan dute, Senpereko Larreko gelan, "Laughton" izenburupeko antzezlanarekin. Antzerki laburra baina interesgarria izan da, hainbat gai ezberdin jorratu dituenak: familia, desamodioa... etab. Laughton 10 urteko mutiko baten izena zen, frantsesezko "automne" sasoiaren izenetik etorria. Bilduma: Gizon bat sobera luzaz falta egon da. Orduan emaztea idazten hasiko da, ez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016