Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 21a

Itsas bazterrean: KOLEGIOAREN ALDE.... KANTUZ!!

Urtero bezala, azaroaren 24an aurten, kantaldi bat antolatua da Urruñan, Urruñako ikastola baita ere gure kolegioaren alde! Eta norekin? Eñaut Elorrietarekin! Ondorioz, bai Goierriko laguntza, bai publikoa baita ere diru laguntza eskaintzen digutenak eskertzeko, gure ikasle batzuk motibatu dira kantu tailerran parte hartzeko! Irailetik landa, bi aldiz astean, bazkaltzeko orduan, 6. eta 5.eko 20 ikasle eta 4.eko 10 ikasleak biltzen dira hizkuntza desberdinetan erabaki...

Azalekoa | 2019ko Azaroaren 21a

Eñaut Elorrieta Urruñan

Heldu den igandean, azaroak 24, gaitzeko kantaldia izanen da Urruñan (16:00), herriko polikiroldegian. Gisa hortako hitzordua urte guziz izaiten da keinka berean eta aurten ere muntatua da laguntzeagatik herriko ikastola bai eta Ziburuko Piarres-Larzabal ikastegia. Aurten, kantari bezala gomitatua izana da Eñaut Elorrieta. Usaian bezala, izanen da ere ostatua, taloak ba jateko, eta Kuxkuxtu txaranga bazterren aitzina harrotzeko. Sartzea, 12 euro txartelak aitzinetik hartuz, 15...

Azalekoa | 2019ko Azaroaren 21a

Ganberak atzera bota du euskararen dekretua baliogabetzeko Navarra Sumaren legea

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Navarra Sumak (NA+) euskararen dekretua baliogabetzeko eskuineko koaliziok aurkeztu lege-proposamena. Navarra Suma bakarrik gelditu da, eta Ganberako gainerateko taldeek (PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-E) kontra bozkatu dute. Bere "euskarafobia" aldi bat gehiago erakutsi du Navarra Sumak: aitzineko gobernuaren euskararen dekretua baliogabetzea zuen helburu, eta UPNren garaian zegoena berriro ezartzea. Navarra Sumaren estrategia...

Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 21a

EHNE Nafarroa eta ELB eskuz-esku

EHNE Nafarroa (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) eta ELB baliatu dira Lurramaz adierazpen amankomun baten egiteko. Aipatu duten gai nagusia klima aldaketa izan da, bi laborantzako sindikatuek adostua zuten testua irakurria izan da. Klima berotze efektuak eta horren kabuz klima aldaketak ondorio kaltegarriak eraginen dituela azpimarratzen zuten, ekosistemaren oreka mehatxatua den garai huntan. Laborantzako sektorea kaltetuta izaiteko arriskuan dela zioten, hortarako ez sobera...

Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 21a

Herrikoa diru bilketa kanpaina berria abiatzen

Ipar Euskal Herrian kokatua den egitura hunek diru suskripzio kanpaina bat abiatzen du bere kapitala emendatu nahian. 40 bat urte abiatua dela, xede bakar batekin, lana herrian sortzea edo atxikitzea, dinamika eta elkartasuna kolektibo batean. Hortarako tresna bat sortua du, banku sare normaletik aparte, kapital inbestimendu bat martxan jartzea. Herrikoa sortu zelarik bere lema izan zen: "Gure geroaz segur izaiteko, hoberena da entseatzea guhaurek egitea". Zenbakiek erakustera...

Gure Hitza | 2019ko Azaroaren 21a

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016