Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 24a

haziak mintzo: Aldaketak Aiherrako eskolan

Ikasle berri anitzeri ongi etorria egiteaz gain, gure eskolan aldaketa frango izan dira. Ikasgela berri bat ukan dugu eta gure lehengoa, kirola egiteko sala bat bilakatu da. Ttipien gelan ziren arrainak errekuperatu ditugu. Orain, liburutegi handi bat badugu. Hobeki da gure tailer guziak untsa altxatzen ahal baititugu eta ondorioz baldintza onetan lan egiten dugu. Lan autonomoentzat leku gehiago badugu eta material berria badugu. Aurten, eskolako antolaketa aldatu baitugu,...

Azalekoa | 2019ko Urriaren 24a

Euskadin gutienez 186 ikur frankista

Gutienez 186 ikur frankista gelditzen dira Euskadin; partikulazki Falangearen ikurrak, uztarri eta geziak. 1523 jadanik kenduak izan dira 2016az geroz bainan asko gelditzen dira oraino, Gogora elkarteak egin zenbaketen arabera: Lantarón, Llodio, Gasteiz (Araban); Barakaldo, Basauri, Bedia, Erandio, Getxo, Igorre, Lemoa, Portugalete, Zaldibar (Bizkaian); Donostia, Elgoibar eta Urnieta (Gipuzkoan)....

Azalekoa | 2019ko Urriaren 24a

Portugalen sozialistak aitzina gobernuaren jabe

Arraroak dira hedabideak Portugal aipatzen dutenak urri honetan. Hara estatu bat hego Europan ezkerrak gobernatzen duena eta egoera ekonomikoa hobetzen ikusten duena. Urriaren seiko deputatu bozetan Antonio Costa gobernu buruaren alderdi sozialista lehen atera da bozen %36,65-ekin. Duela lau urte baino hogei deputatu gehiagorekin, 100eko marra gainditu dute aurten. Ezkerrago bi alderdi lehiatu dira: "ezkerreko blokeak" 19 deputatu eskuratu ditu, eta alderdi komunistak 12. Teorian...

Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 24a

Negua aitzin, xehatu eta berdez pentsatu

Udazken huntan, hondakinen tratamenduaz arduratzen den zerbitzu publikoa, herritarrek hondakindegietara eramandako landare hondakinen kantitateen murrizteko mobilizatzen da. Etxeetan, ekintza eko-arduradunak garatuko dituen plan bat martxan ezarri du: baratze zero hondakin operazioa. 2019ko udazkenean, Lurralde Zero Hondakin, Zero Xahutze programaren karietara, Bil Ta Garbi Sindikatuak, Euskal Elkargoa eta Béarn des Gaves Herri Elkargoarekin batera, herritarren landare...

Gure Hitza | 2019ko Urriaren 24a

Politikero ezdeusak

Estatuburuentzat ez ditaike lan errexa politikari ona izaitea. Horrek eskatzen baitu, nork bere buruaren abantailak baztertuz, ordezkatzen duen jendarte guziaren arrangurak eta ongi izaitea gogoan, aterabide egokiak asmatzen eta bideratzen jakitea, araberako manuak emaitea, estatuko egiturak zinezko zerbitzuak bilaka ditezen. Aitzindari gorenak xede hoberenak ukaitea ez da aski. Lehen lana du gobernu baten muntatzea. Bere alderdiarekin gehiengora heltzen ez delarik, nahitez ikusi...

Azalekoa | 2019ko Urriaren 24a

Goi mailako formakuntza zertan da?

Baliatu gira unibertsitateko sartzeak eginak direla eta mintzatzeko Pierre-Alain Garrain Euskal Elkargoan zuzendari denarekin, formakuntza eta goimailako arloaz arduradun da. Euskal Elkargoak konpetentzia hau partez bere esku baldin badu, unibertsitateen arloan Estatuak ere zerikusirik badu.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016