Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 31a

Emanik humanitario elkartearen deia

Emanik hemengo nazioarteko elkartasunezko elkarte bat da. Urrian hasi du bere programa berria Campoyen (San Juan de Lurigancho distrituan, Perun). Proiektu horretan gazte elbarritueri eta ameri ekarriko diete formakuntza profesionala autonomia gehiago lortzeko. Campoyko osasun zentroa aspaldiko partaidea dute, jadanik han ibiltzen direlakoz. Proiektu hori eramaiteko behar dute laguntza bai diru mailan, bai eta ere antolatzen duten bilketan. Behar dituzten gauzak dira: hortzetako...

Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 31a

Itsas Bazterretik: Mega Kantu Piknika!!

Oporretara joan aitzin, euskal giroan izaiteko eta nahiera eguna baliatuz, Mega Kantu Piknika antolatua izan da maila guzietako ikasle, irakasle eta langileendako, urriaren 17an! Kanpoko eremuan elkartuz, ekarritako bazkari hotza lagunen artean partikatu dute. Jokin, Kiki, Bastien eta Amaiur kantari musikarien laguntzarekin, eta eskuetan zuten kantu liburuxkari esker, euskal kantu tradizionalak abesteko parada ukan dute, hala nola: Aberriaren mugak, Gora ta gora beti, Ilargia,...

Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 31a

Albaolaren bisita familian egin!

Haurrekin Albaolara familian joaiteko proposamen pollita da! Museo-ontziola hortan bisitariek esperientzia handia bizitzen dute, 16. mendeko balea ihiziaren inguruko historia ezagutu, 28 metroko balea ontzi galeoi baten lekuko izan, arotzek ontzigintza lanetan zuzenean ikusi... eta sokagintza. Gazteek eta haurrek, museoan zehar, ibilbide berezi bat dute ikusiko, TXO MIKMAK TXIKIAk gidatua. TXO euskal-indiarra da eta bere laguntzari esker ezagutuko da 16. mendeko balea...

Gure Hitza | 2019ko Urriaren 31a

Omiasaindu

Aste huntan dugu beraz Omiasaindu. Elizabesta handia. Berenaz biziki alegera, karia hortarat fededunek ospatzen baitituzte alabainan zeruan diren arima guziak, saindu deitzen direnak. Salbu hara, mendeak jin eta mendeak joan, gauzak kanbiatu dira eta Omiasaindu besterik bilakatua da, ez baitezpada Elizaren manuz bainan Elizak denak utziz hola egiterat, bilakatua beraz gure hiletaz oroitzeko egun berezia. Gisa hortan Omiasaindukari dira hilerriak lorez estaltzen. Elizaren aldetik,...

Azalekoa | 2019ko Urriaren 31a

Lurrama: 2006tik beti ereiten ari!

Lurrama 14. aldikoz arazoaren 8, 9 eta 10ean iraganen da, aurten "Klima bizia da" lema pean antolatua izanen da. Mintzatu gira Maryse Cachenaut, Lurrama elkarteko lehen presidente egon denarekin, nahi izan dugu berriz gogoarazi nundik eta zergatik abiatu zen ekimen hori.

Han eta Hemen | 2019ko Urriaren 24a

Itsaso bazterretik: ARBASOEN AZTARNETATIK

Urtero bezala, kolegioko ekipa pedagogikoak urte hastapeneko egonaldi bat proposatu du kolegioko 97 seigarreneko ikasleei. Hiru egunez, Orioko Txurruka aterpean egon dira euskarazko giro batean murgildurik, elkar hobeki ezagutzeko helburua hartuz, ikastola desberdinetatik heldu baitira (Sara, Senpere, Azkaine, Bidarte, Hendaia, Urruña). Urriaren 7an, astelehenez, txirrina jotzean, maletak elkartuz, deia egin ondoren, seigarreneko ikasleek Orioko bidea hartu dute. Orioko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016