Azalekoa | 2019ko Irailaren 26a

Gure kantuak gogoan

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak, udako pausaldiaren ondotik, berriz abiatzen du bere bilkura-saila, gai desberdin asko lantuz hilabetean aldi bat. Orai arte bezala, bilkura horiek eginen dira hilabeteko azken ortzegunean (19:00), bainan ez beharbada beti toki berean, arazoak izanki-eta artetan eskualde hortarik. Dena den, ortzegun huntan da, irailak 29, sail berriaren hastapena eta Ravel entzutegian iraganen da. Gaia, euskal-kantuak, bereziki lehengoak orobat eta ohiduraren...

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 26a

Klimaren aldeko mobilizazioak

Ostiralean "Fridays For Future Euskal Herri" klimaren alde borrokatzen diren lizeotako gazteek emana zuten hitzordua Cassin lizeoaren aitzinean, "Die-in" (etzanik lurrean) bat egin dute suprefetura aitzinean. 500 bat gazte hurbilduak ziren desforestazioa salatzeko eta urgentzia klimatikoari buruz sentsibilizatzeko. Mobilizazio horrek Greta Thumberger neska gazteak bota duen deialdiari erantzuten du. Biodibertsitatearen desagertzea eta bizidunaren erortzea sinbolizatu dute...

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 26a

I-ENER-en biltzar nagusia

Duela zenbait denbora iragan da, 50 bat pertsona hurbildu dira. Pasatu den urteko akzioak eta zentralen segipena azaldu eta gero, ondoko urteetako proiektuak eta helburuak aurkeztuak izan dira, horietan, besteak beste, lurreko zentral fotovoltaikoak lur kutsatuetan, metanizazioaren inguruan ikerketen eta proiektuen bultzatzea, autokontsumoaren aldeko pentsaketa. Biltzar nagusiaren bururatzean, etorriak ziren bazkideekin solasaldi bat eramana izan da, gai ezberdinen...

Gure Hitza | 2019ko Irailaren 26a

Hika

Amikuztar gazte bat bere aitari toka mintzo zitzakola kondatu zautan behin adiskide batek. Badakigu ere euskaraz hitanoa deitzen den tutoiement delakoa erabiltzen dela aitamekin frantsesez mintzatzean. Dena den, ene adiskideari ez zitzakon biziki pollit Amikuztar gaztearen mintzamoldea; aitortzen dut neri ere aski bitxi iduritzen zitzautala. Funtsean, nihaurek noizbait gazte bati ene harriduraren berri jakinarazi nion bera baino 50 urte gehiago zauzkan lantegiko nagusiari toka mintzo...

Azalekoa | 2019ko Irailaren 26a

Hizkuntzen Etxea, hizkuntzen baratzea izan dadila!

Irailaren 13an estreinatua izan da "Hizkuntzen Etxea", Baionako Maubec karrikan kokatua, geltokiaren parean. Egoitza berri hori bisitatu dugu, jakin dugu xedeak eta helburuak zein ziren. Jakinola elkarteak du kudeatzen, mintzatu gira Jesus Garate proiektu berri horren eramailetarik batekin.

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 19a

Mahai jokoak hasi dira!!

Lehen asteko sartzearen angustia ahanzteko parada ukan dute kolegioko ikasleek! Eguerdiro animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irri egiteko eta lagun berriak egiteko. Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste anitz! Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako! Jostatuz eta lagun berriak eginez!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016