Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 19a

Euskal Museoan eskualdatzea

Joan den astean Baionako Euskal Museoan, Yves Ugalde presidenteak aurkeztu du zuzendari berria, Sabine Cazenave, kontserbatore dena, azaroan hartuko du funtzio berria. Olivier Ribeton-en segida du hartzen, azken hunek erran dauku 1988ko azaroan sartu zela Euskal Museoko kudeaketa lanetan, eta 31 urteren buruan harro senditzen dela lekukoa emaiteaz Sabine Cazenave bezalako pertsona bati. Ribeton-ek eskertu nahi izan ditu Museoko Lagunak bai eta ere Jean Haritschelhar zena, harek...

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 19a

Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu?

Batera plataformak horrela azaltzen du irailaren 21ean, Baionako Arte Eskolan (Lehengo Ravel entzutegia) antolatzen duen foroaren gai nagusia. 2018an herritar audita bat antolatu zuen Iparraldeko gobernantza instituzionalari buruz, iazko EHLG-ren biltzar nagusian horren berri eman zuen eta ofizialki dosier hori Jean-René Etchegaray eta Euskal Elkargoko presidenteordeeri eman. Gogoeta horri segida bat emaiteko, aditu batzuk gomitatu ditu, bi mahai-ingurutan iraganen dena: Lehen...

Gure Hitza | 2019ko Irailaren 19a

Sarraski beltza

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait...

Azalekoa | 2019ko Irailaren 19a

Zu hemen zaude, Aek ere bai!

Haurren eskola sartzeak eginak direla eta, AEK-k irailaren 30ean berea eginen du, helduek euskara ikasteko Gau Eskola guziak idekiko dira. Baliatu gira sartze horren karietara Ipar Euskal Herriko koordinatzaile berriaren ezagutzaren egiteko, Jakes Bortayrouren segida hartu baitu Mikel Esclamadon uztariztarrak.

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 12a

Aurten ere Xilaba abiatzen!

2018ko arrakasta ikusirik Bertsularien Lagunak erabaki du aurten ere berriz txapelketa abiatzea, irailaren 20an hasiko da Itsasuko Gaztetxean eta bururatuko da azaroaren 16an Izturitzen, bazkari handi batekin. Orotara 12 saio izanen dira, horietan 2 finalerdi eta finala. Aldi guziz 2 talde lehiatuko dira bat bestearen aurka eta finala arte epai mahaia osatua izanen da publiko pertsona batekin bai eta beste taldeetako bertsulariekin. Oroitarazteko Xilaba taldeka antolatua den...

Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 12a

Sartze klimatikoa: su gorria inakzio klimatikoarentzat

Jadanik astekari huntan aipatua izan dugu, Greta Thunberg Suediako neska gazte baten iniziatibaz abiatu den dinamika mundu guzien, aldaketa klimatikoa babesteko. Hunen segidan lizeoetako ikasleen manifestazio batzuk antolatuak izan ziren, Baionan ere 2 aldiz karrikan ibili ziren. "Fridays For Future Euskal Herri" (Etorkizuneko ostiraleak) deitu taldea sortu zen eta geroztik ez dira geldirik egon. Uda huntan bi ekimen antolatu dituzte, nun Euskal Herriko gazte batzuk parte hartu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016