Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 11a

Ateraldi kulturala Zarautzera: Euzkaltzaleen Biltzarra

Huna zer ateraldi gustagarria proposatzen duen, aurten ere, Mizel Jorajuriak kudeatzen duen elkarteak. Azpimarratu dauku gain gainetik eskertu nahi zuela bidaiaren antolatzen laguntza handia ekarri duen Gillermo Etxeberria donostiarra. Uztailaren 17an iraganen da, asteazkenez, huna egitaraua: (8:30) Autobusa Biarritzeko Halle d'Irati aparkalekuan, (8:45) Donibane Lohizunen, Carrefour saltegiari hurbil, usaiako tokian. (10:00) Bisita gidatua: Santa Maria La Real eliza eta ingurunea. Eliza XV....

Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 11a

Seaskako presidentearen esku aldatzea

Paxkal Indok erran zuen bezala kargua utzi du eskola urtea bururatzean. Azken Seaskako Ikastolen Kontseiluak bozkatu du Peio Jorajuria azkaindarra presidente berria. Baliatzen gira informazio hunen agertarazteaz zuzenketa baten egiteko, bi Peio Jorajuria badira, bat Herria astekari huntan anitz urtez lan egin duena eta bestea orain Seaskako presidente dena. Beraz kasu egin, Seaskako presidentearekin mintzatu nahian denari!

...

Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 11a

Euskal Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak

2007an bi erakundeen artean partaidetza bat izenpetu zuten, euskararen sendotzeko eta azkartzeko xedea duena. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako ordezkaria pozik agertu da akordio horri esker, diru laguntzak ekartzea Ipar Euskal Herrirat, euskararen alde lan egiten duten egitureri. Horrez gain, berretsi du Euskal Erakunde Publikoarekin duten lankidetza iraunkorra atxikia izan dadin. Hunekin batean azpimarratu du "lankidetza iraunkorra bada, jendartearen eta elkarteeri esker da, indar metaketa...

Gure Hitza | 2019ko Uztailaren 11a

Altxorren bidea

Santiagoraino heldurik hogeita hamahiru egunez, itzuliak gira etxera. Barkatuko dautazue berriz ere joan den aldiko gai beraz ari banaiz hemen. Alabaina, etxeratu berri huntan, ez dut oraindik bertzerik buruan. Egin dugun bost asteko ibilbide zoragarriak, nahiz batzutan neketsua izan, burua osoki betetzen daut. Aitortu behar dut ere denbora hortan guzian Euskal Herriko eta munduko gertakariez frangotto deskonektaturik egon girela. Noizean behin halere berriño batzuk pikorkatzen genituen,...

Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 11a

Kintoa xingarra Europar Batzordeak ezagutua

Europar batzordeak onartu du Kintoa xingarra sar dadin AOP (Appellation d'Origine Protégée) erregistroan. Zerri arraza horren abiatzea ez da oraikoa, 1990ean sortzen da "Aldude ibarreko euskal zerria" elkartea, 10 bat laborari Pierre Oteizaren inguruan biltzen dira, arraza berriz abiatzen dute, Laborantzako ministeritzak ezagutuko duena (1997an). Urte batzuk berantago sortzen da "Euskal Zerriaren Garapenerako elkartea", laborariek aditu batzuen laguntza teknikoa dutela. Emeki emeki...

Azalekoa | 2019ko Uztailaren 11a

Lehen euskarazko agregazioa

Bildu gira Baigorrin Karine Etcheverry Urepelen sortu emazte gaztearekin, lehen pertsona baita euskarazko agregazioa eskuratu duena. Euskal Irratietako entzuleek ezagutzen dukete, egonaldi bat ere egina baitu Irulegiko Irratian bai eta ere Xendarineko Ahizpak nork ez ditu entzun herriko plaza horietan kantuz.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016