Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a

Haziak Loratzen: ilunean

Txikitan urtero oporretara joaten ginen gurasoak, ahizpa eta ni. Pixkanaka-pixkanaka Espainiako hiri desberdinak ezagutu genituen, urteak pasatu ahala. Urte batez, Madrilera joatea erabaki genuen ez baigenuen hiri nagusia ezagutzen. Madrildar Chueca auzo ospetsuan ostatua hartu genuen, apartamendu txiki batean. Kokapen bikaina zeukan egoitzak, eta ororen gainetik hiri guztia oinez ezagutzera uzten gintuen. Bi kale nagusi elkartzen zituen kale txiki batean kokaturik zegoen. Behin afaldu...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a

Haziak Mintzo: TUDELAtik... ALDUDErat

Badu orain 2 urte Aldudeko MENDI ALDE eskolak daramala mugaz gaindiko proiektu bat. Alde batetik, trukadak egiten ditu Iruñeako kolegio batekin. Iaz, hango 6 ikasleek pasatu zuten aste bat Aldudeko eskolan beren gutun-kideen etxean lo eginez. Aurtengo primaderan, Aldudeko ikasleak izan dira Iruñean hango kolegioaren bisitatzen eta parte hartu dute ere zonbait kurtsoetan. Bestalde, ekainean Tudelatik jin zaizkigu 2 gazte beren ikasketak hemen segitu nahiz. Astea, Aldudeko familietan pasatu...

Azalekoa | 2019ko Ekainaren 27a

LAUKOTE EDO ZORTZIKO

Manex Pagolaren inguruan noiztenka biltzen ziren Beñat Sarasola, Joanes Borda eta Gexan Alfaro, egonaldi goxo bat elgarrekin pasatzeko, bazkari on bat segurtatuz bidenabar. Lau adiskide, beraz "laukote" bat eta beren lagunekin "zortzikote" bat osatzen zuten.

Karia horretara, hiru kopla hauek idatzi zituen Beñatek eta Urketako omenaldiakari hiruek kantatu zituzten, kopla bakoitzeko azken lerroa jendeak gogotik errepikatzen zuelarik.

(airea: Izotz ondoko...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a

Mendiko suak

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak argitaratu berri duen 5. kaier teknikoaren aurkezpen publikoa eginen da uztailaren 10ean, asteazkena (14:30), Ainhize Monjolosen: "Mendiko suak Ipar Euskal Herrian: iraganeko ohitura? Mendia iraunkorki kudeatzeko tresna bat?". Urte guziz, neguan, suak piztuak dira Euskal Herrian eta orokorki Pirinioetako mendietan. Mendi eremuetako larre eta alhaguneen kudeatzeko aspaldiko ohitura da. Eta negu guziz, erreketek sortzen dituzten ke lanoak eta paisaia beltzak...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a

Musika entzunez bihotzak lasaiago

Fédération française de cardiologie egiturak berrikitan atera du txosten bat nun agertzen den musikaren entzuteak ondorio onak baizik ez dituela bihotzarentzat. Ikerketa batzuk eginak izan dira nun agertzen den odol-presioa aldatzen dela, hatsaren erritmoa... hots bihotzaren ibilmoldea hobetzen. Aholkatua zaigu eginahala autoan, lanean, etxean... musika entzutea, %39ez hobetzen dituelako gure ahalak. Bestalde errana da, agertua izan den dokumentuan, omore onean jartzen duela pertsona. Horrez...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a

Txik Txak garraio berria

Uztailaren 1enetik harat autobus garraio aldaketa bat bada "Transport64" billakatzen da "Le car express-Txik Txak". Udan ibilaldiak berdinak dira, aldiz irailaren 2tik harat izanen dira aldaketak ordutegietan bai eta bide berri batzuk idekiko dituzte. Helbide huntan xehetasun guziak eskuragarri dira: communaute-paysbasque.fr.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016