Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 06a

Bakegileak eta Bake Bidea: euskal gatazka gogoan

Ekainaren 7 eta 8an, Bake Bidea eta Bakegileak mugimenduek antolatzen dute Biarritzen bi ekimen. Biarritzeko Bellevuen ekainaren 7an, gogoeta arrats bat iraganen da (18:30). Veunac Michel Biarritzeko auzapeza eta Michel Berhocoirigoin-ekin Bakegileak sarhitza egin ondoan hitza emanen diote Christiane Taubira 2012tik 2016 arte barne ministro egon denari. Hitzaldia bideo moldean egina izanen da, "Zergatik elkarbizitza"-ren inguruan bere iritzia eman du. Ondotik mahai-inguru bat izanen da:...

Gure Hitza | 2019ko Ekainaren 06a

Herri bat osagarri onean!

Joan den egunean izan naiz Garapen Kontseiluko biltzar nagusian, 100 bat pertsona ginen gehiengo handi bat elkarteen ordezkariak. Nihaur Euskal Hedabideen izenean hor nitzen, prentsa ez baita gomitatua, konfidentzialtasuna atxikitzeko hor erranak direneri.

Garapen Kontseiluko ordezkariek antolatua zuten bilkuraren moldea aski berezia zen, presente ziren jendeeri parada emanez beren ikusmoldea eman zezaten. Mahai bakoitzak gai baten inguruan gogoetatu behar zuen, hitz batekin...

Azalekoa | 2019ko Ekainaren 06a

Bizi! mugimenduak urte ospatzen

2009an sortu zen Bizi! mugimendua 20 bat pertsonen eskutik, nazioarteko Copenhagueko gai lurra zela eta gogoetatzen hasi ziren zer egiten ahal zen justizia soziala eta klima aldaketari buruz. Bildu gira Xabier Harlouchet, hasieratik militante mugimenduan izan denarekin, oroitarazteko mugimenduaren lehen urratsak eta geroztik egin lanak.

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 01a

Haziak Mintzo: Ikastetxe katoliko elebidunak Haziak zuzenean

Ikasturtean zehar, ikastetxe katoliko elebidunetako gela batzuk antzerkia landu dute euskaraz artista zenbaiten laguntzaren bidez. Antzerkiak, kantuak, ipuinak eta bertsuak idatzi dituzte, itzuli edo moldatu, taula zuzendaritza eta gorputz espresioa landu dituzte. Urtero iragaiten den Haziak Zuzenean-en kari, Ipar Euskal Herriko ikasle anitz Urruñako zinema gelara joan dira haien antzerkien emaitera. Aurtengo edizioa, 18.a zen, maiatzaren 16tik 21era iragan da. Lau egunez, Urruñako Itsas...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 01a

NAVARRORUM erakusketa Irisarriko Ospitalea Ondare Zentroan

Ospitalea Ondare Zentroak bisitariak gomitatzen ditu artearen, historiaren, ondarearen eta arkitekturaren arteko bidaia baten egitera. Izan ere, Navarrorum erakusketaren bitartez, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Ondare Zentroa idekitzen du hizkuntza baten sekretuak jakin nahi dituzten bisitarieri. Nafarroako Artxiboetako dokumentu zaharren bitartez, euskararen historia ezagutzeko parada emana da.

Goi Nafarroako Artxibo Nagusiak du erakusketa hori antolatzen. Milioi urte eta...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 01a

Itsas Bazterretik: Brebetako ahozko ofiziala eta B2 euskara azterketa 3.endako

Maiatzaren 15ean, asteazkenean, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten. Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan bana, epaimahai baten aitzinean, GIP (Gernika, "l'affiche rouge" lana ala hizkuntz minorizatuak) edo ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu prestakuntza ukan eta, 5 minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste minutu batzuk epaimahainetik egindako galderei erantzuteko. Bestalde, B2...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016