Gure Hitza | 2019ko Maiatzaren 23a
Europar parlamenturako hauteskundeetan, Euskal Herria bezalako Estaturik gabeko nazioei ez zaie uzten zuzenean beren ordezkariak izendatzeko ahalik.
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Aurkeztua izan da proiektu berri bat unibertsitateko formazio sailan sartzen dena, laborantzako agroekologiarako trantsizioa segurtatzeko. Jean-Mixel Larrasquet izan zen proiektu horren eramailetarik bat, HEMEN eta Eusko Ikaskuntzaren arteko gogoeta bat abiatu zen laborantza munduari eskaini behar zaizkiola goi mailako ikasketak egiteko ahalak. EHLG, BLE, AMAP bezalako egiturekin harremanetan jarri ziren, ohartu ziren eskas handia zagoela agroekologia arloko goi mailako formakuntzan. UPPA...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Bruno Carrere Euskal Elkargoan kultur sailaz arduratzen den presidente-ordeak eta Filgi Claverie zuzendariak aurkeztu dituzte kultur arloan eramanak diren lan ardatz batzuk. Euskal Elkargoaren kultur sail desberdinak kondutan hartuak dira: artistiko heziketa (Maurice Ravel kontserbatorioa, musika eskolak, Kultura Bidean ekimena), ikusgarri biziak (Hameka Fabrika), eta irakurketa publikoak (Amikuze, Iholdi-Oztibarre eta Garazi-Baigorriko mediatekak). Gazteeri begira lan bat eraman nahi dute,...
Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 23a
Izan gira berrikitan ideki den Ekitegia deitzen den gune berri baten bisitatzera, beste batzuk ere jadanik plantatuak dira kostaldean, kontzeptu berri bat da, deitzen dena coworking. Ekitegiaren berezitasuna da euskarari leku inportante bat emaiten duela. Proiektu honen sortzaile eta eramaile diren Hélène Charritton eta PantxoaIthurbiderekin bildu gira.
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Jaz ibilaldi bat antolatu eta Aldudeko eskualdean, aurten apirilaren 14an Baxe Nafarroako eta Xuberuko sareak kantaldi bat eman du Mauleko elizan. Egun hortan Altzai, Maule, Donazaharre, D. Garazi, Ortzaize, Baigorri eta Aldudeko eskola eta kolegioko haur elebidunak elkartu dira Manex Pagolaren kantu herrikoi ederren kantatzeko eta ohoratzeko. Ama eskolatik 3.a arte denek parte hartu dute kantatuz edo musikan arituz. Entzun ditugu: Urtxintxak oihanean, Ardiak lerro lerro, Kanta aberria, Jo...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Kolegioko ikasleak "a tope" animatu dira Herri Urrats-en laguntzeko, parte hartzeko eta ongi pasatzeko! Alde batetik, goizeko 9:30 eta 13:30ak artean kurutzatu dituzue 6. eta 5.eko 87 ikasle, lakuaren inguruan, pegatinak saltzen, etekinaren erdia kolegioarena izanen baita!! Milesker eman diezuen harrera eta laguntzarendako. Bestalde, Hondartzan iragan den Erronka kirol topaketan, 4. eta 3.eko 5 talde osatu dute gure kolegiotik parte hartzeko, 62 ikasle. Orokorki, 149 ikaslek izena eman dute,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016