Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Arrakasta handiz iragan da Idazleen Biltzarra Saran, Bazko astelehenez. Liburu argitalpen frango aurkeztu dira, tartean Euskaltzaindiaren hiru. Lehenik hitza hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Beñat Arrabit Euskal Erakunde Publikoko lehendakariak, bi erakundeen artean partzuergo konbenioa izenpetua izanki 2017an, bost urterentzat.
Ondotik, Xarles Videgain euskaltzainburu- ordeak dauku lehen obra aurkeztu: Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak,...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Udako egonaldientzat izen emaiteko Uda Leku ekarteak hitzordu bat finkatua du maiatzaren 18an Kanboko Xalbador kolegioan (10:00-12:30). 6 eta 15 urteko haur edo gazteri idekiak dira egonaldiak, 5 gau eta 6 egunez, uztailaren 7 eta agorrilaren 2 artean iraganen dira. Dokumentu batzuk bete beharko dituzte burasoek, www.udaleku. eus gunean telekargatzen ahalko dira, izena emaitean eman beharko direnak. Xehetasun guzientzat deitu: 05-59-55-01-25.
...Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Ilharren iragan da ohidura den bezala Pazko astelehenez. Sail nagusian lehen atera dira Donibane Garaziko: Lapeyre Battitta eta Idiart Ellande, bigarren Baigorriko Alcasena Xabi eta Atchoarena Aitor, hirugarren Aiherrako Mendiondo Roger eta Pierre. Emazteetan Hazparneko Lavie Cathy eta Novion Nicole dira garaile atera, bigarren Urkoiko Ospital Léa eta Poydessus Andrea, hirugarren Jatsu Lapurdiko Vrignon Hélène eta Valencia Caroline. Gazteen kategorian ere Hazparne eskualdea da lehenetan...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Ama edo aita bilakatu aitzin gure rola irudikatzen dugu. Denok guraso ontzat daukagu geure burua. Gure burua haur urosarekin imajinatzen genuen, gu beti prest berari gauza berriak irakasteko. Haatik, izaki berria sortu orduko, errealitatea desberdin! Ez dugu beti begirunez jokatzen. Ez gara beti haurren negarren entzuteko gai. Zergatik ez gara guraso ideal hori? Nondik datozkigu zailtasun horiek? Zer lokarri dute gizarteak eta guraso egoerak? Azkenik zein da segitu nahi dugun bidea? Hasiko...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Sri Lankako Bazko eguneko sarraskia gogoan dugu guztiz gehienek. Eta ez bakarrik bertako minoria kristauen kontrako erasoa izan zelako, Daesh-ek bere gain hartua. Duela hiru bat aste Australiako supremazizta zuri batek Zeelanda Berriko Christchurcheko bi mezkiten aurka obratu masa hilketaren mendekuz gertatu omen zen. Hamuraibiren legea hor da, begia begiko, erailketak musu truk, bizitzek balio izpirik ez balute bezala...
Testamentu Zaharrean, anitzetan erraten da Jainkoak gizakia...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a
Euskal Herriko Parropi Abesbatzen biltzarra eginen da aurten Hazparnen maiatzaren 5ean, igandez. Duela berrogei eta hamar urte, 1969ko azaroaren 23an, egin zen Hazparneko eliza berean Euskal Herriko parropietako abesbatzen lehen elgarretaratzea. Meza osoki euskaraz iraganen da 500 bat korista edo kantarirekin (10.30) Hazparneko Jondoni Joanes Batista elizan, Marc Aillet Baionako apezpikua izanen delarik biltzar-buru. Koruen zuzendari izanen da Alexandre Aguerre eta orgina-joile Thomas...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016