Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 02a

Europar hauteskundeak

Maiatzaren 26an europar hauteskundeak iraganen dira, aldaketa batekin, aitzinekoetan bozkaeremu desberdinak baziren, oraikoan Frantses estatu guzian zerrenda bakarra izanen da. Horrez gain, Erresuma Batua Europatik ateratzen dela eta, 79 deputatu dira hautatu beharko, azken bozkalditik baino 5 gehiago.

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Haziak loratzen: Euskara nundik heldu den

Ustekabean jakin dugu taldean badugula hizkuntzalaritzan interesa duen norbait. Bere izena liburu baten azalean agertzen dela ohartu gira. Jakin mina piztu zaigu eta kurtsoan galdezkatu dugu.

Gure plazerreko aurkeztu digu liburua zeinetan parte hartu duen. Berak ez ezik beste hiru pertsonak ere izenpetu dute: "L'origine de la langue basque". Beste ikerketa bat euskara nundik heldu den azaltzen entseatzeko! Zoin izan liteke bere berezitasuna? "Zoin den galdegiten didazue? Euskara ez...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Haziak Mintzo: Bertsulari berriak Aiherran

7 asteartez, Ainhoa Sarasua bertsularia gure gelara etorri da. Lehen saioan, hainbat bertsulari desberdin aipatuz (Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Xan Alkhat edo Xalbador eta Mattin), bertsularitza zer den esplikatu digu. Gehienentzat, lehen aldia zen bertsularitza lantzen ginuela. Ondoko saioetan, errimen legeak ikasi ditugu eta ondotik errima desberdinen bila arizan gira. Bertsuen idazten ikasteko ariketa batzu egin ditugu, adibidez Xan Alkhaten bertsuak oin egokiekin...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Itsas bazterretik: Bertsutan arituz, bertsutan jolastu!

Apirilaren 9an, urte guziz bezala, 6.eko euskara irakasleek antolatu bertsu saioa iragan da gure ikastegian. Saio berezia izaten da ikasle guziak partaide direlako eta ez bakarrik entzule: gaiak aitzinetik gelan prestatzeaz gain, nork bere aldian parte hartzen du ariketa ezberdinetan. Hala nola: - bertsulariek kantatua errepikatzea - errimak proposatu edo asmatzea - hitz sekretu edo pertsona ezagunak asmatzea Aurten, 4 bertsulari aritu dira bakoitza gela batentzat: Amets Arzallus, Odei...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Epolondoren xokoa: Dirua sutan

Egiazki larriak ziren Pariseko Notre Dame katedrala sutan ikusten zireneko irudiak. 850 urteko historia luze baten bilakaeraren emaitzak dira errautsetan hondarkin bilakatu. Jende arruntak, bihotz berak, otoitzean eta negarrez azaltzen zitzaizkigun han-hemenka. Emozio handia, Trumpen kanaderrak eta Macron, gong delakoak salbatua, justu Debadio Handiaren ondoriozko proposamenak (eskasak?) egin behar zituen arratsean!

Gertakari horren aitzinean frantsesek (batzuek bederen) atentatu...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a

Euskara hobetu

"Urezko botoila", horra zer entzun dutan lauzpabost aldiz joan den eguneko elkarrizketa batetan. Harrizko etxea = une maison en pierre, burdinezko alkia = un siège en fer, zetazko zaia = une robe en soie. Beraz: urezko botoila = une bouteille en eau! Erran nahiko zukeen: une bouteille d'eau = botoila ura, une bouteille de vin = botoila arnoa. Eta une bouteille à eau = ur botoila.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016