Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

Euskal Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren artean akordioak segitzen euskararen alde

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza saileko sailburuordeak eta Beñat Arrabit Euskal Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak hizkuntza politikari buruzko akordioa berretsi dute, Bernadette Soule EEPko zuzendaria hor zela xehetasunen emaiteko. 2017-2022-rako izenpetu akordioan kokatzen da hitzarmen hau, 2007an ziren hasi lehen lankidetzan. Akordio hori oinarritzen da pundu hauen inguruan:

À¯'ƒ'¼ Euskaren transmisioa garatzea, haurtzaroaren arloko erakaskuntza sailean bai...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

21. KORRIKA

(Airea: Ttiki-ttikitik aita etama...)

Hogoita batgarren aldia da,

Aurten dugula Korrika,

Zerbait gehiago lotu nahiz

Baserria -ta karrika...

Nafarroan Garestik abia,

Araban Gasteizen buka...

Jendea euskaraz ibil dadin

Gau-egunero eleka!

Jose Luis Alvarez Enparantza,

Euskal hizkuntzalaria

Eta pentsalari gisa ere

Izan zen aitzindaria.

Haren omenez ibiliko...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

Epelondoren xokoa BALIORIK GABEKO BIZITZAK

Judith Butler handiak, filosofia lan oso bat dauka, baliorik gabeko bizitzak izeneko kontzeptua ikertzeko. Dirua eta erostahala jainkotuak dituen sozietate neoliberalak hiritarrik ahulenen egunerokoak ditu gehien bat debaldetzat jotzen. Pobreen, erien edo minorien kontrako gerrak, egiazkoak ala sinbolikoak, pizten ditu, aburu publikoa manipulatu asmoz.

Macronen gobernuaren hondar iragarpenek argiki erakusten duten non errotzen den aberatsenen axola. Lana duena da ederretsia, hark du...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

Arño Gastambide, Aiherrako auzapezaren sar-hitza Herriaren biltzar nagusian.

Egun on deneri, Ongi etorri Denen Etxeko sala huntara eta ongi etorri aihertarren izenean. Egun jakin behar duzue harro naizela zuen aitzinean mintzatzea, HERRIAk egiten duen lana goraipatu nahi nuke eta ahalaz luzaz segituko duela. Euskara anitz gazte eta helduek ikasten baldin badute, HERRIAren irakurtzeak laguntzen ahal ditu hizkuntzaren hobeki menperatzeko. Aiherrako Herriko Etxea HERRIA astekariari eta euskarari atxikia da. Azken hauteskundeen ondotik hasi gira HERRIA laguntzen, urtero...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 11a

AltzainTxaranbela:

Apirilaren 13an, Algarri salan (19:00). Düala 47 urte Iruñeako gaiteroek grabatü züen Xiberoako "azken" txanbelaria, Arhaneko Caubet-Xübüko, honen jokamoldea ikertü züen eta dizka bat zabaltü bere sonü eta kantoreekin. Orai Xiberoan bada hamar bat txanbelari eta txanbelari gei. 13ko alkarretaratzean jokamolde desbardinak entzünen dira eta Beñat Itoizen xedea da denak alkarrekin kantan aritzea. Iruñeako gaiteroen ikerlana ikus daiteke: caubet.eklablog.com. Ondotik buxi bat jan,...

Gure Hitza | 2019ko Apirilaren 11a

Diru publikoa zertarako?

Joan den egunean entzun dut Biarritzeko BO errugbi taldea zor handietan zela, nola ez 400 000€ko ziloa omen izanez! Berehala Biarritzeko Herriko Etxeak adierazi du 150 000€ko diru laguntza emanen ziola egoera txar hortarik ateratzeko. Hau entzutean ene baitan pizten zaut kezka handia, diru publikoa zertarako da? Hola xahutzen ahal dira milioiak beste hiriko elkarte batzuk bizi direlarik xumeki bi sos eginez? Enpresa bat zorretan izan bazen berdin eginen ote zuten? Zalantzak ditut!...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016