Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

"Bidean" nobela berria

Odon Nobliak "Bidean" nobela berria orain publikatzen du, laugarren eleberria du, baina lehena euskaraz idatzia. Odon Noblia ezaguna da ere artista bezala burdina lantzen duelakoz, duela hamar urte ari dela lan hortan. Euskarazko nobela hau, Gaizka mutil gazte baten istorioa da, bere bizia aldatu nahi du. Lanean, neska lagunarekin ez doa ongi. Hortarako oinez bidaian badoa. Abentura aberatsa eta sorpresaz betea izanen da. Lagun batzuk gurutzatuko ditu eta heien laguntzak garrantzi handi bat...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Epelondoren goxoa: KORRIKA 21

Apirilaren 4tik 14a arte iraganen da, Euskal Herrian barna, 21. Korrika, euskararen alde. Aurtengo edizioan sare sozialak, webguneak, ariketa numerikoak dira aitzinatzen, herritarrak aski duelarik klikatzea, mundua euskaraz zabal dakion! Berriz ere kolorez, oihuz, soinuz eta kamioien gibeletik laster egitean dioxido karbono partikulaz zoratuko gara, tapa-tapa eta hatsanka. Entrenatua ez dena etxean bego, edo ostatuan, garagardoak zurrutatzen, tabernan halaber dirua euskararen alde uzten...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Yves Ugalde, Euskal Museoko presidente berria

Baionako Euskal Museoko sindikatu anitzak, martxoaren 25eko bilkuran, bere presidente berria hautatu du. Yves Ugalde, Baionako herriko kultur ordezkariak, Jean-Claude Larronden segida hartzen du. Azken hau, Baionako Euskal Museoko presidenteordea bilakatzen da. Museoaren kudeaketa sindikatu anitza baten esku da. Sindikatu horrek Baionako hiria, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua eta Euskal Elkargoa biltzen ditu. Baionako hiria eraikinen eta bildumen jabea dela..

...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Garapen Kontseiluaren foroa klimari buruz

Garapen Kontseiluak, Euskal Elkargoarekin lankidetzan, antolatzen du Ipar Euskal Herriko Klima Foroa, apirilaren 6an (9:00- 13:00) Baionako Arte Eskolan iraganen dena. Lan-talde desberdinetan parte hartzen ahalko da: bizileku iraunkorra, mugikortasun iraunkorra, elikadura eta laborantza, energia berriztagarriak, ekonomia zirkularra, klima aldaketari egokitzea, klimaren alde egin nere enpresan, transizio proiektu baten garatzea. Parte hartzeko beharrezkoa da izena emaitea webgune huntan...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Zinemako aktore izan nahi?

Dei berri bat zabaltzen da Eugène Greenen "Atarrabi et Mikelats" euskal fikzio berrian parte hartzeko. Maiatza erdi eta ekaina erdian grabatuko da, Ipar Euskal Herrian, batez ere barnekaldean. Apirilaren 8a arte, bigarren mailako jokolariak xerkatzen dituzte eta baita ere figurazioan aritzeko hainbat rol. Kasik denak euskaldunentzat. Horra bilatzen dituzten jokolarien profilak:

- 2 mutiko tipi 5 eta 7 urte artekoak, ile beltzdunak, elgar ite dutenak. Euskaraduna izaitea ez da...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Haurtzaindegietako langileak greban

Joan den astean deitua zuten greba egun batetara haurtzaindegietako langileek, izan pribatukoak edo publikoak. Euskal Elkargoaren peko diren 10 haurtzaindegietarik 7 hetsiak ziren, besteak edo hirien esku dira edo elkarte batek kudeatzen ditu. Etorriak ziren 150 bat langile, CFDT, CGT eta Untsa sindikatuek deiturik, beren kexua erakustera memento huntan Pariseko Legebiltzarrean eztabaidan den erreforma berri bati buruz kontra altxatzeko. Bozkatuak izanen diren neurriek kezka, kexua eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016