Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

Macron-en argazkitabloak... desagertzen

Bizi mugimenduak jadanik aitzineko egunetan Biarritze eta Uztaritzen hartu zituen Her riko Etxeetan diren Macron presidentearen argazki-tabloak. Beren ekintzak segitzen dituzte, oraikoan Maule eta Donibane Garazira joan dira. Mezua delarik: "Klima, Justizia soziala... Nun da Macron?". Ekimen hori frantses estatu guzian eramana den mugimendu bat da, beren erranetan orotara 26 argazkitablo dira hartuak izan. Leku batzutan arrastatzeak ere iragan dira, zenbaitzuk auzitaratuak izanen dira.

...

Azalekoa | 2019ko Martxoaren 28a

Elur guneen kudeantza noren esku

Elur sasoia bururatzen ari dela eta, interesatuko gira elur guneek zer ondorio duten, noren esku diren... Hots, xehetasun batzuren bila ibili gira.

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a

Itsas bazterretik: Kanaldude emankizunaren prestatzearen segida

Martxoaren 8ko goizeko bisitaren ondotik, beste ikasle talde bat: Uxue, Nekane, Julen eta Adur, 4.eko ikasleak ere, bi erreportaiak egin dituzte arratsaldez. Lehenik joan dira Miarritzeraino, dermatologoa den Pierron Sylvie medikua galdezketatzera. Gainera, emazte hori CADEko ur batzordeko kidea da. Momentu hortan itsasoaren kutsaduraren eragina osasun mailan zein den esplikatua izan zaie. Ikasleak bere gaiaren menperatzeaz harritu dira. Azalpen guziak entzun eta, Angeluko bidea hartu dute,...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a

Zoe Brayren begi kliska

...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a

Haziak Mintzo: Txotxongiloak Altzaiko eskolan

Aurten deliberatü dügü lan egitea txotxongilo mündüaren üngürüan alde batetarik eta bestalde Jean de La Fontaine- ren alegien üngürüan. Hortako, galtatü dügü BANAKIKE elkarteari lagüntza bat. Gure proiektüa hasi da ILARGI ARRANTZA ikusgarria ikustez: hori da Battitt Halsouet eta Maika Etxekopar-en sorkuntza bat. Ondotik, Battitt Halsouet jin da gelala txotxongilo horien eraikitzeko. Hamahiru txotxongilo eraiki dütügü orotara: otso bat, axuri bat, axeri bat, lehoi bat eta...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a

Haziak Loratzen: Joareek jo dute Uztaritzen

Uztaritzen, Euskal Herriko zenbait herritan bezala, joaldunen joareak entzun ditugu Uztaritzen. Baina nor dira joaldunak? Nondik etortzen dira? Ez dakigu euskal mitologiako edo baserritar tradizio zahar bat denez. Nafarroan, Ituren eta Zubietan, artoski babesturik izan da. Joaldunak, artzain mozorrotuak, ardi larruz jantzirik, bi joare bizkarrean, inauteriak alegeratzen dituzte, ibilkera berezia baliatuz, harrabotsa eginez izpiritu gaiztoak urruntzeko eta natura iratzartzeko, neguaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016