Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Zinemagileen hiru belaunaldiren ibilbideak segituz, liburu huntan agertzen dira euskal zinemaren inguruko gogoetak. Euskal Kultur Erakundea, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Arteaz argitaletxeak publikatua duen liburua da. Liburu hau euskaraz egina izan zen, ondotik espainolez itzulia izan zena, oraikoan frantses bertsioa da aurkeztua izan. Joxean Fernandez-ek zuzendutako liburu kolektibo huntan euskal zinemaren inguruko gogoetak dira azalduak. Euskadiko...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Senpereko LARRALDEAn sortu zen elkartea 2009 urtean, 1609an gertakizun lazgarrien oroimenez: bostehun urte lehenago, Bordeleko Parlamentuko Pierre de Lancrek Senpere eta Lapurdin 50 eta 100 pertsona bitarte erre zituela estimatzen zen, gehienak emazteak, sorginkeria deuseztatzeko estakuruz. Garai hortako historia janinarazi beharrean, hitzaldiak eskainiak izan ziren eskoletan, liburuak argitaratu, Iguzki-Lore antzerki taldea sortu zen Lapurdiko jokolariekin, bertsu saio eta erakusketa...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Natura ongi egina da. Egunak luzatzen hasiz geroztik, badu bulta bat orain, txoriak kantan entzuten dira azkorrian. Ez da aro, bistan dena, gauean, etxeko leihoak zabalik uzteko, baina badakigu hor direla, kanpoan, baratzeak eta etxe gorak bordatzen dituzten sasi eta arboletan, txio eta elkarri zirtoka. Desafioz ari dira, nork sakonago, nork distiratsuago, nork garaikideago. Sozietate irekiak osatzen dituzte, udaberrian eta larrazkenean, txori migrariak ere beren kontzertuetan onartzen...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Oihukatua izan da aldi bat baino gehiago Baionako karriketan iragan den manifestazioan, nun 400 bat pertsona hurbilduak ziren. Eguerditan mugimendu feministek deitua zuten piknika batetara, 100 bat jende etorriak ziren, zenbaitzuk greban zirela, besteak lanetik etorriak. Emazteen borrokari esker gauza batzuk aitzinatu badira, bidea oraino luzea izanen dela berdint a s u n a r e n alde zioten hitza hartu duten emazteek. Horietan eraso sexisten ondorioz diren gertakari larriak, adibidetzat...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 14a
Aitzinago antolatu beilaldien eta joan den urtarrilaren 12an euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon iragan manifestaldien oldeari jarraikiz, gogo-bihotzez gomitatzen zaituztegu martxoaren 15ean, ostiralez, Baiona Ttipiko San Andres elizan (20.00) iraganen den lekukotasun, kantu eta otoitz beilaldira, Bakearen alde Euskal Herrian eta munduan. "Gaia ez da iraganeko zauriak ukatzea bainan bai lurralde hunen etorkizuna eraikitzea molde baretu eta baketsuan, presoen egoera kondutan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016