Azalekoa | 2019ko Martxoaren 07a

Nazioarteko munduko emazteen eguna

ONU erakundeak zuen 1977an ofizialki deliberatu martxoaren 8a, nazioarteko munduko emazteen eguna izanen zela.

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Itsas bazterretik: Eskiatzera joan ziren 4. eta 3.ekoak!

Otsailaren 9an, larunbatez, 4. eta 3.eko ikasleak joan ziren eskiatzera... Haien artean Estebe! "Goizeko 5:55etan genuen hitzordua 6:00etan abiatzeko. Goizeko 8:45etan Gourettera ailegatu eta, 9:30etan pistetan ginen! Goizean lasaiki eskiatu dugu. Eguerdiko pausan, elgarrekin piknikatu dugu eta azkar joan gara berriz pistetara! Arratseko 7:00etan sartu gara Ziburura. Gainera ez badakigu eskiatzen, kurtsoak badira goizean eta beste lagunak mailaren artean banatuak dira. Nire esperientzietatik...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Haziak Loratzen: URDAZURI ESKOLAKO ORKESTRA

2014ean, Donibane Lohizuneko musika eskolako zuzendariak, sekulan musikarik jo ez zuten haurrei, tresna bat deskubriarazi nahi izan zien. Gaur egun, Xabik, gure klaseko ikasle famatuak koordinatzen du xede hori eta erran digu haize tresnak eta perkusioak jotzen dituztela Urdazuri eskolako lehen mailako azken 3 urtekoek. 2 klasetako haurrek, orotara 42 gaztek parte hartzen dute orkestran, 3 ikasturtez irauten duen proiektu horretan. Donibaneko Herriko Etxeak eta musika eskolak egitasmo hori...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Korrika kulturala

Korrika laster abiatzen baita, jadanik Gau Eskolak antolaketa lanetan hasiak dira, Euskal Herri osoan Korrika kulturaleko ekitaldiak iraganen dira. Ipar Euskal Herrian ere ez da enoatzekorik izanen, ekitaldi desberdinetan parte hartzeko parada izanen da. Eskualde batzutan eztabaida batzuk segitzen ahalko dira, hala nola Baionan "Euskararen jatorria", Maulen "Bertsu dokumentala", Hazparnen Pako Aristirekin "Euskara hura gabe ez gara". Kantuak ere bere lekua izanen du, Hazparnen "Kantu Xoko"...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Haziak mintzo: Bertsulari bat klasean

Azaroaren 20an Aimar Karrika bertsularia etorri da gure klasera bertsu klaseak emaitera. Lehen kurtsoan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren bertsuak entzun eta kantatu ditugu, eta ondotik erritmoak aurkitu behar genituen, batzuentzat lehen aldia zen bertsuak entzuten genituela. Hurrengo asteetan sei aldiz etorri da Aimar klasera, eta gauza ezberdinak ikasi ditugu (neurriak, erritmoak, bertsu motak etab...). Kurtso guzietan kantatu ditugu bertsuak eta talde lanak egin...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Epelondoren xokoa: Itsas gorak

Iragan egun batez, eguzki pean, Angeluko Barran nintzen itsasoari begira. Alimaleko oldeak hausten ziren, esne zuritan, hondartzan, oinezkoen bide hegiak bustitzeraino. Uhin itogarri mehatxu seinaleak baziren denetan, baina jendeak uretaraino hurbiltzen ziren, ume txikiak besoetan. Batek zioen, urguiluz: itsasoak ez gaitu hartuko, balizko tsunamia ez da guretako, pentsa, sasi-jakintsuek ez dakite zer kontatzen duten ere!

Beroketa klimatikoaren ondorioz, jadanik, eta hori frogatua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016