Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a
Uda hondarrean iraganen den G7 gailurra dela eta, G7 EZ! kolektiboa bildu da Biarritzeko Michel Veunac auzapezarekin. Puntu desberdinak ekarri dituzte mahai gainera. Lehenik holako gertakari batek diru xahutze handiak dituela, gauregun populazio bat kezkatua agertzen delarik eguneroko gastuak ezin ordainduz. Gertakari hori 25 milioi euro gostako dela errana da. Horrez gain, kolektiboa arrenguratua da polizial neurri zorrotzak izanen direla eta, adibidetzat hartuz beste munduko lurralde...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a
Mezu honekin dute joan den astean ekintza bat antolatu Bizi eta ANV-COP21 mugimenduek. Ekintza hori Parise, Uztaritze, Lyon eta Miarritzeko Herriko Etxeetan egin dituzte. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa eta sozialaren parean lema ederrez eta eztabaida handiez gogobetetzen delarik diote. "Klima, justizia soziala, nun da Macron?" edota "Klima, justizia soziala, Macron atera dezagun!" banderolak erakutsiz. "Macron jauna ez...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a
Aurten apirilaren 21ean iraganen da Aberri Eguna. EHBai eta EHBilduk Ipar eta Hegoaldeko bi mugimendu politikoek deia zabaldu dute joan den astean, lehenak Donibane Garazirat gomita zabaldu du eta bigarrenak Iruñera. EHBai-k azken aitzineko bi urteetan jadanik antolatu zuen Iparraldean, Uztaritzen eta ondoko urtean Donibane Garazin. EHBilduk aldiz lehen aldikoz du deia zabaltzen, aitzineko urteetan Independentistak Sareak baitzuen bere gain hartzen Iruñeako Aberri Eguna. Independistak...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a
Joan den otsailaren 16an iragan da Irulegiko Sotoaren urteko biltzar nagusia. Holako hitzorduetan ohidura den bezala, urteko harat-hunatak aipatuak izan dira. 80 mahastizain dira, 137 helktara mahasti. 2016 eta 2017ko urteetan 5 000 hektolitro ekoiztu baldin badituzte, 2018an %30ren beherakada ukan dute, hain segur eguraldi txarrarengatik dela diote. Aurtengo urtean salmenten %5aren emendatzea aurreikusia dute. Biltzar nagusi hortaz baliatu dira ere presidente karguaren eskuz aldatzeko,...
Gure Hitza | 2019ko Martxoaren 03a
Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko...
Azalekoa | 2019ko Martxoaren 03a
Donapaleuko Sainte-Elisabeth, Iholdiko Goxa Leku, Izpurako Luro Fundazioa eta Baigorriko Larrazkena zahar-etxeak elgarrekin antolatuak dira, Geldi Aldi elkarte hunen bidez, eguneko egonaldien harrera (accueil point jour) adinetako pertsonentzat antolatzeko. Mintzatu gira Manon Pouey koordinatzailearekin ikusteko nola antolatuak diren eguneko egonaldi horiek.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016