Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

Eusko Eguna martxoaren 10ean Baionan

Eusko Eguna, EUSKOAren urteko besta handia martxoaren 10ean igandearekin iraganen da Baionan, Elkarteen etxean (9:00-18:00). Ehunka lagun biltzea espero dute aurten ere, eta euria egiten balu beharrezkoak diren babes gune guziak izanen direla erran dute antolatzaileek. Familia besta handi bat izanen dela diote: Baionako Luma haurtzaindegiak antolaturiko Pirritx eta Porrotxen ikusgarria eta beste hainbat joko, adin guziendako aktibitate andana bat kitorik, artisauen eta laborarien merkatu...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

Martxoan berdintasuna lortu

Les Bascos elkarteak aurkeztu du martxoan eramanen dituen ekimen desberdin batzuk ezberdintasunari buruz, deitu dutena: "martxoan berdintasuna lortu". Les Bascos elkartea mobilizatzen da homosexualitatearen alde, eztabaida eta gogoeta gune batzuk sortuz. Azaldu dute bat egiten dutela emazteen borrokarekin, dei eginez martxoaren 8ko egunari. Homosexualitateak eta feminismoak bereizkuntza berdinak jasaiten dituztela, arazoa erro berdinetarik heldu dela zioten. Bestalde, martxoa berdintasunaren...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

Aldaketen esperantza, jendartean, ingurumenean...

Baionako erlisione desberdinen arteko taldeak (GIR) antolatzen du bakearen gaualdi bat Albizia gelan Baionan (19:00), gaia izanen delarik: "aldaketen esperantza, jendartean, ingurumenean...". Xabi Camino BIZI mugimendukoak mintzaldi bat emanen du klima egoeraren larritasunari buruz eta sobera kezkagarria izan aitzin plantan ezarri behar diren ahalbideak azalduko ditu. Maurice Rebeix, 25 urte hauetan Ipar Ameriketako indianoekin harremanetan denak emanen du konferentzia bat "denak lotuak...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

Euskal Haziak biltzar nagusia

Dakizun bezala, EUSKAL HAZIAK elkartearen helburua irakaskuntza katolikoko ikasleen euskalduntzearen garapena aitzinaraztea da. Iragan den urteko bilana egiteko eta heldu den urteko norabideak finkatzeko, elkartearen ohiko biltzar nagusira atseginarekin gomitatzen zaitugu, martxoaren 8an, (19:00), Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan.

...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

Epelondoren xokoa: MARTXOAK 8KO

Han eta hemen greba feministaren ondorioak aztertuko dira aste honetan, emazteen eskubide egunean, aitzinamendu edo gibelatze sozial herexak jorratuko diren bezala gure prentsan! Bakarrek, emakumeen aldeko mugimendua bultzarazi dutenen izenak gogoratu bitartean, besteek ubelez jantzita, azken hamarkada hauetan ikusgarri gelditzen ari diren sexu-abusu eta etxeko biolentzia egoera larriak ere plazaratuko dituzte. Printzesen munduan ez da dena arrosa!

Feminismoa eta ekologia uztartzen...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 07a

EUSKAL ARGENTINA-ren Biltzar Nagusia

EUSKAL ARGENTINA elkarteak jakinarazten du bere urteko biltzar nagusia DONIBANE GARAZIko Herriko Etxean iraganen dela martxoaren 23an, larunbatez goizeko 9.30etan. Besteak beste, heldu den azaroan Argentinara eginen den bidaia aipatua izanen da. Aurten BAHIA BLANCAn iraganen da Euskal Astea. Eta, bidenabar, Pampako herri batzuk bisitatzen ahalko ditugu, zointara euskaldunak oste handian joan ziren 19garren mendean. Biltzar nagusitik landa, hurrupaldi baten ondotik, LE RELAIS DE LA NIVE...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016