Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Berrikitan parada ukan dut Oreina filma begistatzeko Kanbon. Egia erran, Atalanteko papera irakurtu eta, ez nuen sobera gogorik film horren ikusteko. Koldo Almandoz-ek, filmaren egileak, idatzi du: " Oreina ibaia filma da. Egiten ginuen bitartean eraldatzen joan den pelikula" eta bukatzen du, "Itxaropena dut ikusleak Atalanten Oreina ikusiko duenean pantaila aurrean azaltzen dena ez zaiola ezezaguna egingo... Oreinan bizitzan bezala, guzia ez kontatzea, guzia ez jakiteko beharra bezain...
Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Jon Lopategi bertsulariaren ehortzeketak, hilabete hunen 9an iragan dira Bere sort-herrian, Muxikan. 84 urte zituen. Mende erdi batez baino gehiago bertsu kantari ibili da Euskal Herriko asko lekutan. Bizkaiko ikastoletan bertsularitza irakasle eta bultzatzaile izan da. Hiru aldiz Bizkaiko xapeldun atera zen 1962, 1964 eta 1966ean. 1967ko xapelketa nagusian hirugarren gelditu zen Uztapide eta Xalbadorren ondotik eta 1983 eta 1986kotan bigarren atera zen. Eta 1989ko xapelketa nagusian...
Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Otsailaren 11n, astelehenez, berriz komitatu genituen Etorkinekin Kolektiboko kideak kolegiora! Publiko eder baten aitzinean, ongi etorria eman diete June, Aida eta Sunitak ikasleen izenean. Bi hitzez oroitarazi dute azaroko mintzaldiko ekintza, burasoena eta antolatu zuten gosari salmenta. Eskertu dituzte laguntzaile guztiak!! Bukaeran, 588,44€ko txeke erraldoi bat eskaini diete; Lilian eta Dominikak, jestu horrekin hunkiturik, hitza hartu dute eskertzeko zinez egindako lana eta...
Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Aurten, gure eskolan, elebidun gela guziek musikaren inguruan lan egitea deliberatu dugu. Musikari batzuk etortzen dira gure laguntzera. Ama eskolan eta CPan Thierry BISCARY, CE1 eta CE2an, Paxkalin eta CM1 eta CM2an, Peio ERRAMOUSPE. Ttiki eta artekoak, Arrabots ttikien ihizlaria ipuinarekin ari dira. Soinuak sortzen dituzte: haize, euri eta ortziarenak inguruko tresnekin: papera, zapi eta untziekin. Ama eskolako handiek eta CPkoek eraikitzen dituzte heien musika tresnak eguneroko gauzak...
Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Miarritzeko Atlantica argitaletxeak plazaratu berri du "Océans, contes terribles et merveilleux" liburua (400 orrialde, 22,90€)). Hervé Manificat erredaktoreak ditu aspaldiko kondairak bildu (denak frantsesez idatziak), idazle ospetsu zenbaitenak batzuk (Homère, Paul Gauguin, Edgar Ellan Poe, Jules Verne, Jack London eta beste), gutiago ezagunak besteak, zibilizazio eta garai desberdinetakoak. Hiru kapitulutan moldatua da liburua: 1. Hastapenetako itsasoa (13 kondaira), 2. Itsaso...
Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 21a
Lanbroan, ez da fitsik ikusten, patarraz aparte. Aspertua naiz mendi madarikatu honetaz, ibilaldi honetaz, lagun guztiez. Hamar kiloko oinak ditut eta hamar tonako mihia. Urrats bat bestearen ondoan, hausnarrean banabil... Zergatik hautatu dut ene eremu erosotik ateratzea? Zergatik erabaki dut euskaraz bizitzea? Erdaraz, dena errexa da. Hitz egokienak erabiliz, ene pentsamenduen ñabardura guztiak adierazten ahal ditut. Ahotik edo idazlumatik, erranaldiak zalu ateratzen zaizkit, zuzenak eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016