Gure Hitza | 2019ko Otsailaren 14a

Pertsona batzuen joaiteak oroitzapenak ekartzen

Joan den astean jakin da Peio Erramouspe Baigorriar semea hil zela. Hori entzutean etorri zaizkit oroitzapen batzuk. Irulegiko Irratia sortu zelarik 1981eko urte hondarrean, Peiok Irulegin zuen Menta etxean, parte bat prestatu zuen zuzenean irratia hedatzeko. Gogoan dut behar zela bere etxean sartu eta gainean irratiak bazuela gela ttipi bat nun estudio bat muntatua izan zen. Oroitzen naiz ere Pirinioetako zakur zuri handi horietarik bat bazuela eta beldurtzen nintzela zakurrak ausikitzea!...

Azalekoa | 2019ko Otsailaren 14a

Emaiteko xedez, EMANIK humanitario elkartea

EMANIK elkartea duela urte bat sortu zen Ipar Euskal Herrian, xede konkretu batekin, munduan zehar diren herrialde batzutan, formazio baten bidez laguntza ekartzea zailtasunetan diren pertsoneri. Bildu gira Nikolas Regerat suhiltzaile profesionalarekin, misioak ere egiten ditu Pompiers Sans Frontières ONG egituran, azaldu dauku memento huntan Perun duten proiektu bat.

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Itsas bazterretik: Rap moduan atabal gunean 4.endako!!

Urtarrilaren 29an, astearte arratsaldez, kolegioko 4.eko ikasleak komitatuak izan dira Miarritzeko Atabalera "Boombap" kontzertura, Da Titcha raperoak animaturik! Hau ohorea! Ailegatu direlarik, Gilen artistaren margolanen erakusketa ikusteko aukera ukan dute. Ondotik, komitatuak ziren beste kolegio eta lizeoko ikasleak bezala, kontzertu gelara sartu dira eta bertan, Rennes-eko Da Titcha, ingeles erakasle ohiarekin topatu dira! Bere saio denboran, ikasleek, raparen historia eta jatorria, rap...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Haziak Mintzo: Euskara maite dugu

Azaroan eta abenduan Euskaraldia ginuen. Otsailaren 9an ate idekiak ditugu Euskal Haziakeko

eskoletan eta kolegioetan.

11 egun euskaraz, hameka arrazoin ditugu euskara ikasteko eta maitatzeko: Amatxi, Aitatxi edo kusinekin elekatzeko, eskolan ikasteko, erakaslearekin mintzatzeko, beste euskaldunak mintzatzen direlarik heiekin aritzeko, istoriak eta ipuinak kondatzeko, irratia edo telebista ulertzeko, musika eta bertsuak kantatzeko, liburuen irakurtzeko eta idazteko (adibidez:...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Haziak loratzen: Badator 21. korrika

Sartu gara orain dela gutxi 2019. urtean. Bi urtetatik behin entzuten dugu Korrika joka. Orain dela urte batzuk, "Klika" eginez, gure neuronek bultzatu gintuzten urrats hori ematera: arrazoi desberdinengatik nahi genuen euskara ikasi. Geroztik, AEKko gela batean biltzen gara astean bietan, hilabetez hilabete, urratsez urrats, ikasi nahian. Euskaraldiarekin, joan den azaroan, hiztunek eta ikasleok ukan genuen aukera ohidurak apurtzeko eta euskararekiko hautua egin genuen. Ea segitzen dugun...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

SESKAK 50 urte

Hastapenak Seaskan

Aurten Seaskak 50 urte beteko ditu. Iraupen ederra, gogoan baldin badugu zein xumeki hasi zen euskararen irakaskuntza haur ttipientzat, Iparralde honetan 1969an Baionan, Argitxu Nobliaren etxean, Libe Goñirekin. Lehen urte horretako lekukoa ez izanez, beste batzuei utziko dut horren aipamena, zehaztuz urtarrilean kazeta honetan publikatuak izan diren data eta toki batzuk ez direla zuzenak, baita interneten agertzen den guzia ez dela fidagarria. Hoberena da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016