Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 31a

Epelondoren xokoa: Ikus Ezinak

Hiriek orain, pobrezia beren karrika izkina opulanteetatik ezabatu dute, nehork ez du deus ikusten eta pobreak, etxegabeak, gizonak eta emazteak han hara, ibaiaren beste aldera lekutzen dituzte. Pobreak zikinak dira, urrintsuak, irainez eta laidoz mintzo dira eta irri egiten dutenean, hortzik gabeko aho zokoak erakusten dizkiete Disney Chaneleko irudi lainoekin heziriko haur plantakoei! Zerbait bada, aitortuko duzu, pobre horiek arras lazatuak dira, ez dakite sozietatean beren tokian...

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 31a

Euskara hobetu

Gabon ala Eguberri? Bixente ala Bixintxo?

Vincente española, euskaldun batek ahozkatzen duelarik, Bixente erraiten du. Baina patroina, saindu hori duten herri guzietan JONDONI BIXINTXO erraiten da Hendaian, Ziburun, Beskoitzen eta Heletan. Hegoaldean Jondoni Bikendi. Jondoni titulua daukate, hemen ohoratuak izan diren lehen sainduek: Mikael, Petri, Paulo, Joane edo Iban (Doniban), Joanes Batista, Jakobe, Matiu, Estebe, Martine, Xiprine, Laurendi, Bixintxo, Murtuts (Fructueux),...

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 31a

G7 gailurra kari Biarritze hetsia izanen

Joan den astean Michel Veunac Biarritzeko auzapezak, Gilbert Payet Departamenduko prefetak eta Hervé Jonathan Baionako suprefetak prentsa gomitatu dute. Agorrilaren 24tik (larunbata) agorrilaren 26 arte (igandea) iraganen den G7ri buruz xehetasun batzuk eman dituzte.

Ez baldin badituzte oraino gauza guziak antolatuak, adostua dute seguritate neurriak zein izanen diren. Bi gunetan banatuak dituzte. Lehena, nehor ez dena hurbiltzen ahalko: Bellevue kasinoa, Herriko Etxea, Hotel du...

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 31a

Eskola giristinoen ate idekitzeak

DDEC (Direction Diocésaine de l'Enseignement Catholique) da Baiona, Leskarre eta Oloroeko diozesan ikastetxe katoliko guziak biltzen eta kudeatzen dituen erakundea.

Elebitasunak munta handia badu irakaskuntza katolikoan. Ikastetxe (eskola, kolegio eta lizeo) anitzek elebitasuna eskaintzen diete ikasleei lau hizkuntzen artean, frantsesaz gain: euskara, ingelesa, espainola eta okzitaniera. Euskarari dagokionez, 17 193 ikasleetarik 3 485 elebidunean dira Ipar Euskal Herrian.

...

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 31a

Euskal museoak 2018ko bilana

Jean-Claude Larronde Euskal Museoko presidenteak 2018 urteko bilan baikorra egin du, 65 835 ikusliar ukan ditu museoak, aitzineko urteko markak hausten dituela, %6ez emendatzen baita. Presidentearen ustez, 2018ko urtean izan diren erakusketa aberatsek eragin handia izan dutela zion. Horietan besteak beste, Elkarren Eitea, Agaramont bildumako haurrak (19 868 ikusliar), Euskal Artea frankismoaren garaian (35 408 ikusliar), Frantziako Tourra Euskal Herrian (22 355 ikusliar). Abendu hondarrean...

Gure Hitza | 2019ko Urtarrilaren 31a

Euskaraldia

1979an Euskaltzaindiak antolatu zuen Bai Euskarari aipaldi handi bat. Iparralde hontan Piarres Xarritton zenak kudeatu zituen lan talde ezberdinak. Lehen euskaraldiak ere arrakasta ederra ukan du, ahobizi eta beharri prest gisa izena eman dutenen partetik. Jendartea hunkitzeko gaurko moldeak baliatuz, hilabete andana batez prestatu ekitaldiak hamar egunen epean iragan dira. Denen gogoetan zagon nola egin euskararen aldeko garrak ez zitezen abenduaren 3an berean itzal.

Huna geroztik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016