Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Epeldoren xokoa: Eztaezda handia

Ez duzue sinetsiko baina sartu naiz Macron presidente narzizikoak, horiz jantziek piztu suak jabaltzeko ireki duen debadioaren ziber-gunean eta bizirik atera ere. Sano eta salbu, sanotasunarekiko dudak ditudan arren. Iruditu zait, prozesuaren buruan, lau ataletan banatu galderei erantzunez, manipulatua izan naizela, gozoki, baina manipulatua, galderek beren baitan erantzun neoliberalak gatibatzen dituztelako! Arrazoia dute, eztabaida instituzional horri mutur egitea erabaki duten txaleko...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Kanboko lur eremu batek kalapitak sortzen

Joan den larunbatean Euskal Elkargoko bilkura orokorra zen Baionako unibertsitatean, bilkura hasi aitzin elgarretaratze deia egina zuten Lurzaindiak, ELB sindikatuak eta "Nahi Dugun Herria" Kanboko oposizioko hautetsiek. Kanboko proiektuaren kontra diren egiturek salatu dute, laborantzarako diren hamar bat hektarako lur horiek desbideratuak direla eraikin batzuen egiteko. Lurzaindiak dio, laborantzako lurrak %21ez murriztu direla 2000 eta 2010 urte artean. Hortarako segituko dute...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Irakurleak Mintzo: Euskararen gibelatzeaz...(1)

Urtarrilaren 17ko Patxi Saez Belokiren iritzi artikuluari erantzuna.

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

HATOR GUREKIN...

Hator, ator horiekin,

Bai hator gurekin!

Ez, ez dugu nahi,

Aberatsen

Zerbitzuko den

Errepublikarik! (bis)

Zuzentasuna, askatasuna,

Bai eta nola ez Maitasuna!

Jendarteak behar dituena,

Bizitzekotan Elkartasuna,

Halaber ere Alaitasuna!

Bai Frantzian, bai Euskal Herrian,

Macron gisakoak nola jasan?

Elkarrekin karrikara joan

Ta ator horiekin egin lan,

Gogoa atxikiz beti...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Salbatoreko Kaperako ganderailua ebatsia

2018ko abenduan gertatu da, Iratiko Salbatoreko kaperako atea bortxatua izan da eta ebatsi dute aldare ondoan zen ganderailu handia. Mendibeko Herriko Etxeak pleinta pausatua du, mementoan berririk ez dute. Segur dena ganderailu hori ordezkatuko dutela, Sebastien Ihidoy herriko auzapezak erran daukunaz, ari dira ikusten nolako ganderailu mota egin beharko duten. XIX. mende hondarrean, Jean-François Cerquand historialari idazleak lanketa batzuk egin zituen Salbatoreko ganderailuaz, Jean...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 07a

Irakurleak mintzo: Euskararen gibelatzea (eta II)

1914an, Lehen Mundu Gerra piztu zenean, Ipar Euskal Herriko baserriak À¢'€'"Lapurdi, Baxenabarre eta ZuberokoakÀ¢'€'" hustu egin ziren gaztejendez. Lau urte iraun zuen gerra luze eta odoltsu hartara joan ziren gazte euskaldunak frantsestuta itzuli ziren lubakietatik, Frantziaren aldeko herritartasun atxikimenduz beterik. Borrokaren lehen lerroan ziren euskaldun anitz frantsesa ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez ulertzeagatik. Kantuak dioen bezala, "Euskara baizik ez zekiten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016