Gure Hitza | 2019ko Otsailaren 21a

Eguzki izpia

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu...

Azalekoa | 2019ko Otsailaren 21a

Ihauteriak munduan zehar!

Ihauteri garaian sartuak girela eta, bost hedabideen artean egiten dugun lan amankomunean pentsatua izan da gai hau tratatzea bakoitzak bide bat hartuz. Herria astekariak bilatu du munduko beste skualdeetan ere ohidura berdintsuak badirenez.

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 14a

Olentzero Kanbon

Urte guziz bezala, joan den abenduaren 21ean, sail elebiduneko Andra Mari eskolako ikasle guziak, Kanboko karriketan ibili gira. Karia hortarat Olentzerorentzat kantatu dugu. Haur anitz bildu gira. Ikastolako haurrak eta eskola publikoko ikasleak ere hor ziren. Gure geletan, hilabete osoan, kantu zonbeit ikasi ditugu: Olentzeroren oparia, Kas kas kas atean, Hator hator, Alaken, Ole ole Olentzero. Aitzineko astean, parte hartzaile guziekin, errepika handi batendako elgarretaratu gira. Egunean...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 14a

Itsas Bazterretik: Berziklapena aipagai 5.eko ikasleei!

Bosgarren mailako ikasleen artean, Joseba Manterola ibili da Bil ta Garbiren izenean, berziklapenaren inguruko informazioa hedatzen. Klase bakoitzetik hiru aldiz pasatu da, ondoko gaiak lantzeko:

- Lehenik, aurkezpen orokor bat gaur egun diren berziklapenaren protokoloen inguruan - Bigarren txanpa batean, elikagaien xahutzeari buruzko hartu emana

- Azkenik, hondakin elektronikoei buruzko azalpenak. Tartean, ikasleei etxera eremateko galdezketa bat banatu du eta berriz...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 14a

Haziak loratzen: Irakurketaren Bidean, Elgarrekin Hobe

Mendi gora baten oinean izan bagina bezala, ez ginen segur bukaerara iristea bainan taldearen kohesioari esker, tontorrera ailegatu ginen. Gure ''8000m''koa?... Guk lehen aldikotz, osorik irakurri dugun euskarazko liburua: "Deserria haurtzaro". Bere lehen eleberrian, Maddi Zubeldiak biografia eta fikzioa nahasten ditu. Euskaraldiaren garaian izanik "Aho bizi" eta "Belarri prest" izateaz gain, "Begi ideki" baita ere "Esku trebe" hiztegia begiratzeko, parerik ez genuen. Aitzinatu ahala,...

Han eta Hemen | 2019ko Otsailaren 14a

Seaskak 50 urte!

Donibane Lohizuneko ikastola 1970etik 1975 arte, Donibane Lohizuneko Ama ikastola Dukontenia etxeko lehen estaiako gela batean zen. 2 eta 6 urte arteko haurrak eskaileretan gora eta behera ibili behar ziren lau aldiz egunean. Begiratzen baldin baduzue 2019ko Seaskako egutegian dagoen argazkia, martxoko orrian "Donibane Lohizune, 1971", ikusiko duzue lurrean jarririk gaudela ni eta ikasleak. Lokalak, altzariak, material pedagogikoa eta dirua ziren orduko arazo handienak. Nire haur denborako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016