Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 24a
Trebatu elkarte bat da, "Laborantzan Trebatzeko Gunea", ipar Euskal Herria eta Landes hegoaldea du bere lan eremua.
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Euskarari hizkuntzakeriaren pozoitik eman izan zaizkion eztenkada mingarrienak inperialismo linguistikoaren botere egituretatik etorri izan zaizkio. Eztenkada horiek etengabeak izan dira historiaren joan-etorrian, baita gaur egun ere. 1234-1239koa da agirietan agertzen den euskararen aurkako hizkuntzakeriari buruzko testigantzarik zaharrena. Sasoi hartan Errioxako Ojacastro herrian, eta baita eskualde osoan ere, euskara zen egunerokoan herritarrek hitz-jario bizian erabiltzen zuten...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Iduri du txaleko horien haserreak 2019an iraunen duela eta larunbat orotako folklorea bihurtuko dela. Biribilguneak, bideak, autobusak eta zentro komertzialen sartzeak blokatuz, sos gutxiago gastatzen lagunduko gaituzte! Harri batez bi txori... Larriena liteke, aurten, oharkabean, gorroto biszeralaren fazsinazioak tirriatu eta horiz janztea, Macron kanpora orroaz, BFMTV katean pasatzeko asmoz. Egitekoak:
1-Telebista hiltzea. Berriak jarraian eskaintzen dituzten kateen armiarma...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia apirilaren 4an abiatuko da Garestik eta, hamar egunez Euskal Herri osoan ibilirik, Gasteizen bururatuko da, apirilaren 14an. Gares izan da lasterketari abiatzeko AEK-k aukeratu duen herria. Handik abiatuko da mezu sekretua eramanen duen lekukoa apirilaren 4an (17:00). Hiru egunetan, Nafarroako hegoaldean ibiliko da, eta apirilaren 6ko iluntzean (larunbata) ibilbidearen lehen hiriburura helduko da: Iruñea. Apirilaren 7an beste hiru hiriburuetatik...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Bakantzak baino lehen Eguberri ospatu dugu eskolan. Lehenik, bixkotxa ttipi batzuk prestatu ditugu Eguberriko merkatuarentzat. Gure gela, CP-tik CM2-rat, "cookiesak" egin ditugu; izigarri untsa zen! Beste gelak, "rose des sables eta sablés" batzuk egin dituzte. Ostegunean, Beskoitzeko ikastolarekin eta eskola publikoarekin desfile bat egin dugu herrian Olentzero ikusteko. Horrentzat, gure eskolako CM-ko ikasleek afixa konkurtso bat egin dute. Binazka eman dira eta afitxa asmatu dute. CP,...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Joan den larunbatean Baionan, 9 000 pertsona hurbildu dira presoen sustengatzeko, eskatuz frantses eta espainol estatuek presoen kasua kondutan har dezaten. Baionan manifestazioa bururatu delarik hitza hartu dute: Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez eta Euskal Elkargoko presidenteorde denak, Leonie Aguergaray Muskildiko auzapez eta Biltzarreko kide denak, Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak eta Michel Berhocoirigoin Bake Artisauen bozeramaileak. Aho batez eskatu dute Euskal Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016