Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a

Seaskak 50 urte!

Otsailaren 16an, Seaskaren 50 urteak Biarritzen ospatuko dira, 1969an sortu zen lehen ikastola Arrangoitzen Argitxu Noblia izan zelarik proiektu horren bultzatzailea. Geroztik bide egin du 31 ikastola baitira, 3 200 ikasle direlarik. Urteurren hau dela eta, baliatu gira Seaskaren ibilbide baten egiteko, oroitzeko nun eta noiz ideki ziren ikastolak: 1971-1972: Arrangoitzen ideki eta Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Senpere eta Ziburuk hartu zuten segida. 1972-1973: Azkaine, Uztaritze,...

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a

Irakurleak mintzo: Bizi huntan denak pekatzen, goiz ala berant!

Joan den egun batez adiskide batekin mintzatu nintzan, politikari pollita, nahiz ez duen sekulan hautetsi posturik begixtatu. Bat batean erran zautan bekoz beko: "Gauza bat behar dauzut aitortu: gauaz, izigarriko amets luze bat egin dut, harriturik utzi bainau...". Ostatuan sartu ginen eta jarri, bi kafe manatu ondoan, horrelako aitormen batek eskatzen ohi duen bezala. "Beraz, begien aitzinean nuen gizon ttipi bat, frango plaxenta, duela bi mila urte bezalatsu bezti, zaia zuri eta luze...

Gure Hitza | 2019ko Urtarrilaren 10a

Mintza!

"Ez da musik! Mintza!" Hori entzun ditake gutien ustean musean ari direnen artean... Hori dionak erakutsi nahi du karta onak badituela eskutan. Edo gezurrez ari da, eta gezurra ez da bekatu muslarien artean, abilki sakatua delarik behin. Mintza jaunak eta andereak! Hori zauku ere galdetua urte haste huntan. Frantses lehendakariak ere gisa hortako gomita luzatzen dauku. Gobernuak ere ba beroan bero. Bainan gisa hortako deia etzutena Horiz Jauntzi delakoek zabaldua duela jadanik hilabete pare...

Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 10a

Orain presoak!

Bakegintza eta elkarbizitzaren bidean: Presoak Orain! mezuaren inguruan iraganen da Bilbon eta Baionan manifestazioa (17:00).

Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 08a

Irakurleak mintzo: PORROTAREN PORROTA

Dirua eskas omen. Miliunka bada, Mars izarrerateko bidaiarentzat eta anartean, tresna baliosez bete suziri zenbait igortzeko zeruetan gora bidaiaren prestatzeko. 45 miliar gostako den bidaia prestazen ari baitira! Marserat igaiteko balentriak zerbait balio du gero! Gure historia markatuko duen eguna! Ez genuke hutsegin behar. Gostarik gosta. Dirua falta nahiz Barne Produktu Gordinari (PIB) doakionaz Frantzia 43.600 dolarretan den: bikoiztu da 20 urtez! Senegalen 2.700etan, Malin 2.200etan,...

Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 03a

Zailtasunean diren gazteak, jendarteratu

Joan gira berrikitan Baionako Paul Bert lizeoara buruz, komertsioko CAP ikasketak egiten dituzten gazteekin proiektu bat badute. Europako Parlamentura joaiteko asmoan dira, bai eta ere Parisera. Hortako Baionako bi merkatuetan mahai bat atxikitzen dute beren proiektua aurkezteko eta argitaratu duten sukaldaritzako liburua saltzeko. Gaskoin Plazan atzeman ditugu beren 3 erakasleekin.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016