Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Etxebizitza sozialen eskasa

Aitzina, Herri Berri eta EHBai mugimenduek elgarrekin, bi tokitan Baionan eta Donibane Lohizunen ekintza bat antolatu dute Frédéric Orard promotorearen kontra. Jaz jadanik salatua zuten jukutria bat bazela IFO enpresaganik, Donibane Lohizuneko Xingaletenea auzoan erosi zuen lur eremu batentzat. Donibane Lohizuneko PLUak behartzen duen gisan, 10 etxebizitzatik gorako proiektuetan %30 egoitza sozialak izan behar dira legeak behartzen duen bezala. Hiru mugimendu horiek salatzen dute,...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Elkartasunez janari mailan aldi hontan!

Azaroaren 12tik 30era, Baionako Elikadura Bankua elkartearen aldeko janari bilketa antolatu dugu gure kolegioan. Familia bakoitzari boltsa bat banatua izan zaio eta, nehor behartuz, azaroaren 30eko azken epea itzuli behar zuten. Bildua izan dena: arrain eta haragi kontserbak, fruitu eta barazki kontserbak, gosaltzekoak, bixkotxak, txokolota, irina, azukrea, kafea, olioa, zopak... Abenduaren 4ko eguerdiko pausan, antolatzaileak etorri dira kolegiora bildutakoa kargatzeko eta nola, ikasleen...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Naia Robles Aranguiz-en diska berria

Bakarlari bezala bere hirugarren disko berria aurkezten du, Musik'Hari deitzen dena. Aritzak taldean ere ibili da eta 6 disko atera ditu. Disko berri hunen sortzeko 10 urtez arizan da, 6 hilabete eman ditu grabaketa lanetan. Disko berri huntan, 14 kantu entzungai dira eta 5 hizkuntzetan kantatzen du. Musik'Hari diskan Naiaren bere biziko gertakari edo lagun bakoitzari musika bat lotzen du eta hari horrekin josten du kondaira intimoa, familiaren partetik ondoriotasunez ukanak omenduz eta bide...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

ZAD bizi dutenen ahotik

Iñaki Etxeleku Thikoipek idatzi liburua, Gatuzain eta Txalaparta argitaletxeek pubikatua. Notre-Dame-des-Landes, borroka lekua eta esperantza sortzailea. Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetatik aparte? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietatik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Merkatal eta Industria Ganbarak segitzen Baionatik!

Azken denbora hauetan aipu zen Baionako Merkatal eta Industria Ganbara desargertzeko arriskuan zela. Frantses estatu guzian diru laguntzak ttipituko zirela erran zuen Bruno Le Maire ekonomia ministroak, enpresek pagatzen duten TFC (taxe pour frais de chambre) zerga ttipitu zelakoz, 150 milioi euro gutiago kenduz. Baionako CCIko arduraduna den André Garreta kexu agertu zen, hemengo enpresa ttipiek eta ertainek (TPE eta PME) dutela jasanen diru galtze hori. Horrez gain, departamenduan bi CCI...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

1200 pertsona Baionan, klimaren alde

Bizi! mugimenduaren deiari erantzun dute 1200 pertsonek. COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan. Baionan joan den larunbatean, klimaren aldeko mobilizazio azkarra izan da, jende anitz hurbildu baita, horietan "palto horiak" ere etorriak ziren. Elgarretaratze hortan ikusten ahal zen horia eta berdea nahasirik banderolen gibelean "Justizia soziala eta klima, ber borroka", "Klima banku bat balitz, aspalditik salbatua zuketen" edo "Hilabete eta mundu bukaera, ber...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016