Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 20a

300. bio etxaldea estreinatua

Joan den astean Aiherrako Ixuribeherean, Maina Ithurralde eta Mizel Etcheverryren etxaldean bazen mugimendu. Nola ez, etorria zen Euskal Elkargoko hautetsi andana bat, horietan Jena-René Etchegaray presidentea, Michel Etchebest presidente-ordea ekonomiaren arduraduna (laborantza saila barne dena) eta Battitt Laborde- Lavignette Sarako auzapeza mendiko eremuen delegatua. Hauekin batean, Mizel Dunate Biharko Lurraren Elkarteko (BLE) presidentea, beste kide batzuekin, hauen helburua baita...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 20a

Euskal Herritik eskola handietara

Euskal Herritik Eskola Handietarat komunitate bat da biltzen dituena ikasketa handiak egin dituzten pertsonak adin desberdinetakoak. Beren xedeetan da, Euskal Herriko gaztek ere eskola handiak egin ditzaten, goi mailako formazioa eskuratuz eta xantza emanez edozein sozial klaseeri. Euskal Herrian eta Parisen antolatzen dituzte gertakari batzuk, saretze lan bat eginez esperientzia trukaketa batentzat. Plataforma baten bidez informazioak pasatzea, gazte guziek xantza berdina ukan dezaten goi...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 20a

Iparraldeko Eusko Ikaskuntza eta Baiona hiriak eman sariak

Urtero bezala Eusko Ikaskuntzak, Baiona hiriarekin partzuergoan eskaintzen ditu sari batzuk eskertzeko Ipar Euskal Herrian egin obrak bai eta ikerketak edozein arlotan. Ohorezko saria eman da pertsonalite bati euskararen edota euskal kulturaren alde egin duen lanarentzat. Sari hori Jean-Michel Larrasquet deitua izan da, nola ez Eusko Ikaskuntzako presidente zena, aurtengo martxoan hil dena. Aldi huntan Eusko Ikaskuntza eta Baiona hiriak nahi izan dute osagarri diren lan batzuk saristatu:...

Gure Hitza | 2018ko Abenduaren 20a

Lordako semea

Gazte hutsak ginen. 24 urte inguru. Zenbaitzuk Afrikatik itzuli berriak ginen, bi urteko kooperazio denboraldia han gaindi iraganik, nor Boli Kostan, nor Kamerunen ala Afrika Erdian. Armendaritzen elgarretaratu ginen, Frantxua Garaten etxean. Beti gogoan atxiki dut Frantxuak orduan erran zaikuna. "Afrikan bizi izan duzue esperientzia ezinago aberatsa, hangoen erdian; orain Euskal Herrira itzuliak zirezte, bada hemen zer egin, Afrikan bezainbat, lot bakoitza zuen sailari, herriak zuen beharra...

Azalekoa | 2018ko Abenduaren 20a

Irulegiko sotoa txin txin!

Hiru urtez obrak eginik, joan den larunbatean Irulegiko Sotoak egoitza berriaren estreinaldia egin du, etorriak zirelarik mahastizainak eta hautetsiak. Pierre Laxague presidenteak, sotoaren bisita interesantea egiten zuela, xehetasun guziak emanez.

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

KORRIKA jantzien denda idekitzea eta moda desfilea

Korrika laster hor dugula-eta AEK elkarteak jakinarazten du jantzi saltegiak izanen direla, Baionan, 4 Marengo karrikan egun guziz idekia izanen da (igandez salbu), abenduaren 24a arte. Bestalde, moda desfilea antolatua dute, erakusteko zein izanen diren jantzi berri horiek, abenduaren 13an (19:30), Laugan. Olentzerori manatzeko opari polita izaiten ahal da, 21. Korrika heldu dela eta!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016