Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 17a
Jean-Baptiste Etchamendyk utzi gaitu 86 urtetan. Jean-Baptiste Ezterenzubi Mendiburuan sortua zen, zazpi haurridetako familian hirugarrena. Garai hartan ardura ikusten zen bezala eskolan poxi bat ibili eta hamalau urtetako bortuan artzain egona zen Erretagaineko etxolan, Mendiburuko artalde ttipia harek kudeatzen baitzuen. Bortuko sasoina zenean behar zituen ardiak jetzi, gasna egin eta ardiak artzainkatu, izanik ere artalde ttipia adin hortako gazte batendako bazen aski lan seriosa. Hogoi...
Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 17a
Zer egitasmo pollita burutu duten Aihertarrek joan den urriaren 26tik 31ra Korsikan! Pollita eta guziz berezia.
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 16a
Andrée Rosier sukaldariak eskuratu du ohorezko legioa (légion d'honneur), Les Rosier jatetxea bere senarrarekin atxikitzen du Biarritzen. Urtarrilaren lehenean eskuratu du saria, departamenduko bakarra da. Jatorriz Lekornekoa (Alaman), laborari alaba, jadanik 2007an langile hoberenaren saria eskuratu zuen. Lehen emaztea izan zen sari hori eskuratu zuena. 2008an Stéphane Rosier bere senarrarekin ideki zuten Biarritzen ostatua. 2009an Michelin gidako izarra ukan zuten. Ttipitik sukaldaritza...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a
Zazpi urteko oroitzapenak kontatuko dizkizuet hemen. Burasoen etxean, Getarin, Behereta auzoan, txerria hazten genuen. Urde kozkorra ekartzen ziguten udaberrian baserri batetik. Gero egunero bazkatzen genuen: lursagar azalak, aza, ogi bustia, azenarioak,... ematen genizkion. Barazkiak zinez gustatzen zitzaizkion, baina ez horiek bakarrik... Batzuetan, ondoko oilotegitik oilo bat eskapatzen zen eta zerrien eremura jauzi egiten zuen hesiaren gainetik. Txerriak, zalantzarik gabe, oiloa...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a
Gure eskolan, Euskaraldia barne, indarrak egin ditugu euskaraz gehiago mintzatzeko. Aitzineko egunetan, txapak egin ditugu guretako eta gure familiarentzat ere: - Ahobizi: euskaraz mintzatzen ginuela erakusteko; - Belarriprest: euskara ulertzen ginuela bainan oraino mintzatzea lortu gabe; - Agian belarriprest izango naiz: bakarrik jendetasun hitzak ezagutzen zituztenendako. Lehen egunean (18/11/23an) eskolako sartzea apaindu dugu Euskaraldia paretaren gainean idatziz, eta haur guziok...
Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 10a
Europako beste 5 ikastetxerekin batera (Italian, Erroma, Malt, Lituania, Portugal eta Londres), Kanboko Xalbador kolegioa onartua izan da Erasmus + proiektuan parte hartzeko. Proiektu honek bi ikasturtez iraun beharko luke: aurtengo ikasturtea baita ere datorrena, 2019- 2020koa. Europar Batasunak osoki diruztatzen duen proiektu bat da. Bi urtez, sei ikastetxe hauen artean, harreman digitalak sortzen dira ikastetxeetan (eTwinning plataformaren bidez) baita ere, 3...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016