Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

AOC IROULEGUY

...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

Zuhaitzak Euskal Herrian

Jadanik agertua zen liburua, agortua izanez orain berriz argitaratua izan da. Jakes Casaubonen ekarpenak sartuz, idatzi baititu lehen alean falta ziren arbola mota batzuk. Liburu hortan agertzen dira Aita Adrien Gachiteguyren azalpenak, besteak beste jakitate handia zuena arlo hortan. Belokeko oihanean landatu zituen zuhaitz mota desberdinak, ongi zaindu zituenak hastetik buru, liburu hortan aipatuak direnak. Bestalde Mirentxu Parachu-Elissalde, Pantxika Maitia eta Gabriel Durrutyk ere...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

XILABA XAPELKETA 2018

Xilaba taldekako xapelketa heldua da finalaren atarira, pasa den asteburuan iragan diren bi finalerdien ondotik. Ortziralean Suhuskunen ''Mattinsalto'' taldea (Xumai Murua, Aitor Servier, Ellande Alfaro) nagusitu da ''Ezkorbrutak'' (Mizel Mateo, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren) taldeari. Larunbatean Baionan ''Dilindan'' (Amets Arzallus, Ortzi Idoate, Hodei Renteria) taldeak gaina hartu du Xuberoko ''Kantiniersak'' taldearen kontra (Xan Alkhat, Joanes Etxeberria, Johañe Sarraillet). Bi saioak...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

Jainkoak ez dit barkatzen

Lezo Urreiztietaren azken bidaiaren kondakizuna da, Gastibeltza film egileek horrela aurkeztu dute orain zinema geletan ikusten ahalko den dokumentala. Josu Martinezek landu duen filma da, Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak gure historian oinarritzen direla eta leku bat ukan behar duela zion bilbotarrak. Martin Ugalde idazleak, Lezo Urreiztieta elkarrizketatu zuen 1975ean, 35 orduko grabaketan oinarritu da dokumentalaren egiteko. Gastibeltza film ekoizpen egileek, Lezoren bideari jarraiki...

Gure Hitza | 2018ko Azaroaren 29a

Ikus arte Aitor!

Azaroaren 17an Itsasuko eliza ttikiegi zen Euskal Herri guzitik Aitor Sarasuari azken agurra egitera etorri lagunen kokatzeko. Biharamunean, Lurraman ere zonbat jenden solasetan ez zabilan 51 urtetako bertsulariaren joaitea! Berak herritarrak errespetatzen, maitatzen eta herria zerbitzatzen ikasia zuelakotz, ororenganik maitatua zen. Aretxabaleta sort-herrian, Xanti Iparragirrek sortu lehen bertsu eskola batean Jon bere anaiarekin eta adin bertsuko lagunekin ibiliz, gazte gazterik ikasi zuen...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

Euskal Herriko Elkarrizketa Soziala enpresa ttipien laguntzeko

Duela 10 urte hasi gogoeta baten ondorioa da, garaian Garapen Kontseilutik oharra egina izan baitzen sozial arloak gabeziak bazituela. Orduko Hautetsien Kontseiluak onartu zuena eta hortarik abiatu ziren gogoetak orain egiaztatu direnak. Elkarte berri bat sortu da deitua dena Euskal Herriko Elkarrizketa Soziala, "Gehiago+" ezaugarri pean, bere xedea da enpresa ttipietako nagusi eta langileeri zerbitzu batzuen eskaintzea, enpresa handiek dituztenak Enpresa Komiteen bidez (Comité...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016