Gure Hitza | 2018ko Azaroaren 22a

Ekaitz artean baikor

Aste berezia suertatu zaigu iragan den hori. Aste inarroslea. Anaia baten heriotzeak jo gaitu bete betean. Oraindik gaztea, 60 urte, erretretako adinera heldua doi doia. Mixel, Heleta Etxebarneko zurkaitza zen, sendoa, azkarra, alaia. Engaiamendu askotakoa, herriko hautetsi ere zela. Bainan bazterrak errausten ari dituen minbizi beltzak hegalak erre dizkio. Ehorzketa elizkizun hunkigarriak ukan ditu, sustengu zabalarekin, bihotz altxagarri. Denak eskertuak izan ditela. Ez adiorik anaia...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 22a

Euskal Museora joan dira!

Joan den urriaren 18an, ostegunez, laugarreneko ikasleak Baionako Euskal Museora joan dira; 4A eta 4Bkoak goizez eta 4Dkoak arratsaldez. Lurraldeak proiektua kari, "Gaur 1966, Euskal Arte Frankismoaren garaian, ihardukitzea eta abangoardia" erakusketa gidatua ukan dute alde batetik eta bestalde, museoko gune desberdinak deskubritzeko aukera. Zortzi artisten obrak hurbiletik aztertu dituzte: Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Amable Arias, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Jose Antonio...

Azalekoa | 2018ko Azaroaren 22a

Gerlaren Trauma Euskal Herrian

Joan den astean, Eneko Bidegainek Gerla Handiari buruzko gogoeta egin zaukun, gertakari hori orokortasunean hartuz. Aldi huntan Ipar Euskal Herritik abiaturik kondatzen dauku nola iragan zen eta zer ondorio izan zuen.

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 19a

Berritasuna Maiorgan

Aurten Maiorga ikastetxeak errezibitzen ditu Nafarroatik etorritako 22 ikasle: bi bosgarrenean, hamahiru laugarrenean eta zazpi hirugarrenean. Denak xede berdinarekin heldu dira, frantsesa ikastera edo hobetzera ikasturte batez. Nafarroako errektoretzak du proposamen hori egiten probintziako kolegio desberdinei. Interesatuak diren ikasleek motibazio gutuna zuzendu behar diote errektoretzari eta ondotik honek du hautagaien arteko selekzioa egiten, ikasleen eskolako dosierretan eta...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 19a

Ahate hazle eta sindikatu arduradun auzitaratuak

ELB sindikatuko idazkari nagusia den Panpi Sainte-Marie eta Cathy Chabalgoity Àƒ'œhartea etxaldeko laborarisa, Paueko auzitegira deituak izan ziren, hegazti gripa zela eta, ahaten hiltzea trabatu izaiteagatik. Hauen sustengatzeko 200 bat pertsona hurbilduak ziren, 2017an jadanik jende anitzek bat egin zuten laborarien borrokarekin, joan den astelehenean frogatu dena auzitegi aitzinean baitzen mugimendu. Hauen sustengatzera etorriak ziren ere lekuko bezala, Michel Etchebest Mauleko auzapeza...

Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 19a

Elkar eta Les P'tits Bêrets partzuergoan

Peio Etchebery-Ainchart, Elkar-eko argitaletxeko arduradunak azaldu dauku haur literatur saila garesti ateratzen zela. Haur liburu batean marrazkiak, argazkiak izanez kosta handi duela publikatzerakoan. Iparraldean liburu guti dira agertzen, gehiengo handi bat hegoaldetik dator. Hala ere Iparraldean idazleak badirela erraiten zaukun, baina ez dela aski eta horrez gain interesanta kausitzen zuen beste lurralde batzuetako haur liburu ekoizpenak euskaratzea. Hau dela eta, duela zenbait hilabete...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016