Gure Hitza | 2018ko Azaroaren 01a

Lana

Milaka bertsuren sorrarazle izanak dira lana, lanbideak eta langabezia. Zoin hunkigarriak diren gure kantu egile batzuren obrak! Nolako gogoeta bazka ez dute emaiten Piarres Trounday Xaramendik gain gainetik landu "gizadia izadian" mail goreneko sei bertsuek! Edozoin ofiziotan lan onak araberako ondorioak ditu, zeren den langile onaren ospea bezeroen ekarle. Badira urrunetik, urrunekoentzat edo urrunekoekin lan egiteko molde berriak. Bainan, zer xintximariak ikusten diren goiz arratsez...

Azalekoa | 2018ko Azaroaren 01a

MAITE BARNETCHE lehen euskarazko kazetaria

Euskal kultur erakundeak eta INA (Frantziako entzun-ikusen erakundeak) lan amankomuna abiatu dute 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Maite Barnetche izan zen lehena euskarazko emankizun bat egin zuena, 1971ko urriaren 4an, lehen aldikoz FR3 telebistan ikusgai izan zena.

Gure Hitza | 2018ko Urriaren 26a

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren...

Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a

Gazte artea Garazin: Maite Pinto saritua

Aspaldiko urteetan Itzal Aktibo elkartearen zutabe sendoak ditugu Nicholas Bray eta Josette Dacosta senar-emazteak Donibane Garazin hainbat erakusketa eskainiz arte plastikoen sailean. Aurtengo hirugarrena da zabaldu Apezpikuen Presondegian joan den urriaren 6an Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin. Sar-hitzan Nicholas Brayk aipatu du Jacques Delpech kultur hautetsi zena, ziolarik zenbat zor zitzaion gizon arduratsu maitagarri honi eta adieraziz guzien nahigabe eta dolumin...

Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a

Mintzalasai

Irailak Miarritzen, euskararekin errimatzen du, bakantzetan pixka bat ahantzitako hizkuntza azkarki berraktibatzen dugu! Denei zuzendutako programaz aparte, beste aktibitate anitz proposatuak izan dira eskolei. Horien artean, aukera ukan dugu lehenaldikoz Yoga praktikatzea, Txotxongiloen munduan murgiltzea baita soinu istorio bat sortzea. Azkenik, "Marion lakutik Mouriscot lakura" egunean parte hartu dugu beste ikastetxeko haurrekin batera. Helburu nagusia Miarritzeri buruzko emankizun bat...

Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a

AmanKomunak Larrunetik: erre harresiak, erein heresiak

Joan den urriaren 13 eta 14an, AmanKomunak saretik Larrun mendiko gailurrera etortzeko deia zabaldu zuten, Departamenduko Kontseiluak han egin nahi duen proiektu turistikoa salatzeko. Ehun bat pertsona inguruk parte hartu dute larunbat arratsaldeko ekitaldian, kanpatzeko 60 bat lagun gelditu dira larunbateko gaua han pasatzeko, mendi kaskoan hurbil den borda zahar baten ondoan. Aroa ez ona izanez, Saran bildu dira igandearekin, bilkura orokor bat egin dute. Aipatu dute besteak beste, Aman-...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016