Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Hona aktualitatezko liburu bat! Urte bukaera huntan 40 urte xuxen beteko dira Espainiako konstituzioa onartu zenetik, geroztik deituko den "Trantzisio demokratikoa" gauzatuz. Frangotan kontsideratzen da garai politiko berezi hori Francoren heriotzarekin abiatu zela, eta 1982ko Felipe Gonzalezen garaipenarekin bukatu. Bainan Le Pays Basque dans la Transition démocratique bere liburu ttipi berrian, Peio Etcheverry- Ainchartek esplikatzen du Euskal Herrian aldaketa sakonenak lehenago ontzen...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Talendu askotako gizona dugu Xerar Urrutia urruñarra. Kantaria (bi diska baditu plazaratuak, Zu eta Zu-bi), musikaria (Kuxkuxtu txaranga), ikusgarri sortzailea (kabalkada-zintzarrosa eta kabalkada mitologikoa) eta idazlea ("Askatasunaren egarriz", Maiatz, 2013, kantu eta olerki). Hara oraikoan bigarren liburu batekin datorkigula, liburu elebiduna (euskara-frantsesa): "Gure lurra, Notre terre", bere kontu argitaratzen duena (Migelenia argitalpenak). Gure euskal lurraren historia dauku...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Urriaren 20an, Lakarra plazan (11:00), Auzitegi Xaharrean (11:45)
Baionan Kantuzen hastapenetik hor zen Pierre Ospital baionesak utzi gaitu duela bi aste supitoki. Ikastolako buraso zenean bere lagunekin abiatu zuen orai zazpi herrialdeetan bizi den animazio mota hori, gitarra soinean lauzkatu duena Baionan eta sail horrek piztu paradetan han eta hemen. Harentzat hilabete huntako ekitaldia berezia izanen da, bainan berezia ere, usaian ez bezala, hirugarren larunbatean ez eta...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Joan den asteazkenean Jakes Esnal-ek berriz baldintzapeko askatasun galdea egin du, Maritxu Paulus Basurco bere abokatuaren bidez. Egun berdinean, Donibane Lohizunen 100 bat jende elgarretaratu dira presoaren sustenguz. Bigarren aldikoz galdea egiten zuela, prokuradorea kontra agertu da, ez dela aski segurtamendurik presoa libro uzteko. Bagoaz presoen elkarteak berehala iharduki du bere kezka eta kexua agerraraziz, 28 urte preso dela eta aski dela, Jakes berehala askatua izan dadin eskatuz....
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Bada gai bat, denen aho mihitan baitabila azken denbora hauetan: pedofilia edo xuxenago erraiteko, apezen pedofilia, eskandalu ederra sortzen baitu. Egia erran, betitik ezagutu ditu eskandaluak Elizak. Haste hastetik. Oroit zarete lehen Aita Sainduak, Jondoni Petrik, Jesus arnegatu zuela. Eta aldi bat aski izan ez balitz bezala, handik eta zenbait urteren buruan Jerusalemengo kontzilioak hartu erabakiei desobeditu zien. Lehen Aita Sainduak! Ikusten duzue Frantses Aita Saindua Jesusen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016