Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a
Joan den astean erran dugu apezen pedofiliaren eskandalua nolaz heldu den orain. Bainan bada aipatu ez dugun gauza bat. Berriki arte nehork guti zekien pedofiliak zer makurrak egiten dizkien haurreri. Pedofiliaren larritasunaz ohartu gira duela 20 bat urte, lau haur hil utzi zituen Belgikako Dutroux aferarekin. Bainan batere ez naiz segur larritasun hori denek senditzen duten oraino ere. Duela hilabete bat Nicolas Huloten ordezkariaren bila zabiltzalarik, izen bat zen denen aho mihitan,...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a
Aieteko Jauregia 7 urteren buruan berriz bakezaleen gunea bilakatu da. Karia hortara etorriak ziren Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Brian Currin hegoafrikar abokatua, aditua munduan zehar diren gatazkeri aterabide baten atzemaiteko, Raymond Kendall, 1985etik 2000 arte Interpol-eko zuzendari orokorra egona eta Alberto Spektorowski 2000 hamarkadan Israel-eko kanpoko ministroaren aholkularia zena Palestina eta Israelen artean negoziazioak zirelarik. Goizarekin Baionatik pasatu dira, agerpen...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a
Joan den ostegunean "Collectif Solidarité Migrants-Etorkinekin" mugimenduak deitua zuen Baionako Herriko Etxe aitzinean elgarretaratze batetara. 300 bat pertsona hurbilduak ziren, denek eskatzen zutela harrera gune bat lehenbailehen idekia izan dadin Baionan. Egoera okertzen ari da, anitz etorkin heldu baitira, Italiako bidea hetsia izanez, orain Espainiako estatutik sartzen dira, autobusez eramanak dira Bilbo arte eta handik ahal duten bezala muga pasatzen dute, segitu nahi baitute...
Azalekoa | 2018ko Urriaren 25a
Lema honekin du Bil ta Garbi sindikatuak bere kanpaina eramaiten. Hondakinen bilketa nola antolatua den jakiteko joan gira Bil ta Garbiren egoitzara, Martine Bisauta presidenteak errezebitu gaitu eta xehetasun batzuk eman.
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Biarritzeko Idazketa kluba euskaraz idazteko gogoa duten guzieri idekia da. Usaian bi hilabete guziz taldea animatzaile baten inguruan biltzen da. Animatzailea taldearen gomita da, gehienetan idazle bat. Hurrengo hitzordua urriaren 18an ostegunean, arratsaldeko 6:00etan finkatua da Biarritzeko Mediatekan. Aldi honetan "Baionak ez daki" liburu egilea den Bea Salaberrik asmatutako ildoetatik sortuko dira idazlan berriak. Parte hartzea arrunt libro da. Argibideak: Biarritzeko Mediatekan,...
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 18a
Joan den urtean, Donazaharreko eskolan, urteko proiektua txotxongiloak ziren. Urte osoan, txotxongiloa zer den deskubritu dugu, txotxongiloak erabili ditugu saio desberdinetan (literaturan, españolan...). Mundu osoan badirela, eta mota desberdinetakoak badirela ikasi dugu. Gero, urte bukaeran, eskolako bestan, antzerkiaren eta dantzaren bidez gure lana txotxongiloekin taularatu dugu. Gure proiektua bukatzeko, eskolako haur guziak autobusez Tolosako TOPIC museo famatura joan gira. Europako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016