Azalekoa | 2018ko Azaroaren 19a
Ehun urte bete dira Lehen Mundu Gerla bururatu zenetik. 1918ko azaroaren 11n jo zuten herrietako ezkilek, bakea ospatzeko. Lau urte eta hiru hilabete lehenago joan ziren milaka euskaldun gerlara, Europako beste milioika lagun bezala.
Gure Hitza | 2018ko Azaroaren 19a
Egun hauetan anitz aipu da duela 100 urte iragan Gerla Handia, pertsonalki oroit niz ene bi Attattek gerla hori egin zutela. Gogoan dut ere azaroaren 11n egiten ziren oroitzarreak egun ospetsuak zirela heientzat, nola ez bakoitzari hain segur berriz burura heldu baitzitzaizkion gerla hortan jasan zituen barneko zauriak. Ez zuten gauza handirik kondatzen, dudan oroitzapena haurra nintzala, galdegin nuela etxeko Attattari zergatik ez zituen baratzean egin beterrabak jaten, erantzun zautan...
Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 08a
Ikasturte guztien hasieran, kolegio osoak ateraldi bat egiten du. 2018an, ateraldiaren gaia zen: "Gure ahultasunetatik gure indarrak egin". Aurten, egun hori hasi dugu sortzez gorra den pertsona baten lekukotasun hunkigarria ala "entzunez"? Neska honek ikasleen galderei erantzun die. Berantago, ikasleak ibiltzera joan gara; 6.ek eta 5.ek leku beretik hasi dugu ibilaldia, baina 4.ek eta 3.ek leku desberdinetan hasi dute. Ikasle guztiak Abadia eremuan ibili gara. Eremu natural babestu hau...
Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 08a
ETB katean edo eguneroko bizitzan egoera-muturretara jotzeko jaidura dugu euskaldunok. Gailurrak eta hondorik gabeko zuloak maite ditugu. Adrenalina zirriztek, noiz behinka, odola harrotu zigutelako dugu, menturaz, populu gisa, gaur arte iraun. Batzuetan ona izan da, besteetan deitoragarria, baina ez da hau gaurko gaia. Duela astea eskas, Izturitzen nintzen, orain herri askotan eta urte oroz antolatzen diren oinezko ibilaldi luze batean parte hartzeko. Abarratia gaina eta Otso Erreka zolak...
Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 08a
Napoléon III.aren garaian, la Compagnie du Midi delakoak Frantzia hego-mendebaldean treinbide sarea eraikitzeari ekin zion. 1898ko abenduaren 11n treina Donibane Garazira heldu zen. Arrosako geltokitik Baigorri arteko adarra hilabete bat lehenago ireki zuten. Handik Aldudera eta Nafarroara, nazioarteko burdin bidea eraikitzeko xedearekin. Asmoa zuten ere ibar horretako arbolak, burdin eta kobre meak errexkiago jautsiko zituztela. Badu beraz mende bat eta laurden omnibusa Uztaritzetik...
Gure Hitza | 2018ko Azaroaren 08a
Helduden igandean, azaroak 11, ospatzen da Jondoni Martine. Luzaz eta luzaz bestaburu handia izana laugarren mendeko apezpiku famatu baten ohoretan. Orai, Europan gaindi bereziki, beste gertakari aipagarri bat lotua zaio egun horri berari, 14-ko gerla izigarriaren bururatzea. Aurten oraino handizkiago ospatuko dena, mendeburua izanki alabainan... Gogoan ditugu bixtan da gerla luze hartan bizia galdu zutenak. Bainan gogoetatuak gaude bestalde ezin onetsiz Europa zahar huntako herrialdeak, eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016