Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 06a
Joan den ostegunean bazen mugimendu Donibane Lohizunen, Benjamin Griveaux Frantziako gobernuko bozeramailearen bisita zela-eta Euskal Herrian. CRSen 12 konpainia etorriak ziren politika arduradunaren zaintzeko! Parean ere 200 bat pasa jende hurbilduak ziren, Seaska eta Larrun Ez Hunki mugimenduek deiturik, bakoitzak bere aldarrikapenak zituela. Aitzin, aratsaldean, Mugerren egiten zuen enpresa baten bisita kari, "palto horiak" ere kurutzatu ditu, heiek ere beren...
Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 06a
Joan den astean, Biarritzen 30 bat mugimendu bildu dira, 2019ko agorrilean iraganen den G7 gailurrari buruz beren ezadostasuna erakusteko. G7 taldean munduko zazpi herri handiak dira bilduko: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Kanada. 2014az geroztik Errusiak ez du parte hartzen. Kanadan, 2018an iragan zelarik 500 milioi dolar gostatu zuen, diru zama ikaragarriak xahutzen dituztela G7ko gailurrak direlarik salatzen zuten. Horrez gain, aipu da Ipar Euskal...
Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 06a
Christian Larrue eta Lucien Etxezaharreta, Maiatz argitalpenak agertu liburua. Christian Larrue baionarrak, bere aitatxi Jean milafrangarrak, Gerla Handian soldado zelarik igorri zituen 500 bat karta postal atzeman ditu. Liburu hau lekukotasun bat da, nola etxekoek errezebitzen zituzten beren hurbilekoen berriak eta igortzen zituztenek nolako idatziak zituzten. Ohartzen gira idatzien doinua eginahala goxoa dela etxekoak ez arrenguratzeko, bai eta ere hurbilak lasaitzeko, beti bizi zirela...
Gure Hitza | 2018ko Abenduaren 06a
InSight, zer da hori? Edo nor da? Hauxe da izen bitxia gisa guziz! Bestenaz ere S hizki larri bat erditsutan sartuz idatzi behar-eta! Bainan nundik heldu ote da hitz hori? Euskara batuak ekarri ote dauku Mari jainkosa zaharra bizi omen den leize ilunaren zolatik? Ez dea izaitekotz ingleskeria bat gehiago, beste frangoren artean sar-arazia? Xo, InSight hori zeru-tresna edo espazio-tresna arraro baten izena da, Martes izarbelerat igorria iragan maiatzean eta gaitzeko itzulia eginik han...
Azalekoa | 2018ko Abenduaren 06a
Donibane Lohizuneko Begilareak elkarteak kultur sail desberdinen inguruan lan egiten du. Euskal literaturaz arduratzen den talde bat osatua du, Eskuz eta Begiz deitzen dena, urtero liburu bat publikatzen du. Aurten Janbattitt Dirassar-ek, Herria astekarian idatzi dituen edito batzuk dira publikatuak izan, berrikitan iragan den biltzar nagusian aurkeztua izan dena.
Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a
Deia horrela egina zuten Solidarité Migrants-Etorkinekin kolektiboaren inguruan lan egiten duten laguntzaileek. Suprefetura aitzinean emana zuten hitzordua, gero gutun bat emaiten zutela barne ministroari helarazteko. Azken egun hauetan poliziaren presentzia eta presioa gero ta gehiago senditzen direla Euskal Herrian eta horrez gain Akitania Berrian. Jakina dute mila jendarma baino gehiago etorriak direla berrikitan, lurraldea zeharkatzen duten errefuxiatuak argiki gelditzeko helburuarekin....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016