Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

5 euskal herritar epaituak Parisen

2015eko uztailaren 7an, Iñaki Reta, Xabier Goienetxea, Terexa Lekunberri eta Jef Mateo Ortzaizen arrestatu zituzten, Grazi Etchebehere berriz uztailaren 9an. Poliziaren eskuen artean egon ondoren Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea preso sartu zituzten eta Grazi Etchebehere, Terexa Lekunberri eta Jef Mateo berriz, kontrol judizial pean libre utzi zituzten. Mobilizazio handiak izan ziren, arrastatze horien salatzeko, ETAren armagabetze prozesua hasia zela eta. Abenduaren 17, 18 eta 19an...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Epelondoren xokoa: ERREBOLTA

Ez dut iraultza hitza erabili, biribilguneak, autobideetako ordain-lekuak, supermerkatuetako sartzeak blokatzen dituzten horiz jantzien mugimendua izendatzeko. Oldar kontsumista da oinarrian, adinekoz, eta berria dena, emaztez osatua. Macronen dimisioa galdatzen duten arren, ez da politikarik aldarrikapenetan. Mobilizazioa luza daiteke, ez delako greba egunetan bermatzen, beraz ez dute sosik galtzen. Gainera, Parisko Eliseo karrikaren suntsitze errepikatuak, poliziarekiko pattakak eta...

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

Enargia argi indar hornitzailea.

ENARGIA, %100ean berriztagarria den argindar euskal hornitzaile berria, sozietateen erregistroan matrikulatua izan da. Lehen berri horrek, bere aktibitatea 2019ko urtean bigarren etapara pasatzeko aukera emaiten dio: ministeritzarenganik baimena ukaitea. Hortarako ENARGIA azaro erditsuan kapital altxatze kanpaina bat abiatu zuen. Xedea du, urte bururatzen aitzin 100.000€ biltzea partikularrenganik eta 150.000€ enpresenganik. Mementoan 105 bazkide ditu, 113.700€ inbertitua dituztenak,...

Gure Hitza | 2018ko Abenduaren 13a

Beste mundu bat posible ote da?

Azken hamarkada hauetan usu entzun dugu manifestazio edota mobilizazio desberdinetan: "beste mundu bat posible da". Bide bazterretan ikusten diren "palto horiek" ez dakit hori duten galdegiten, segur dena azken denbora hauetan egunez egun zalaparta handiak sortu dituztela Pariseko jauntto eta andere horieri irriak sarraraziz. Iduritzen zaut, bakoitzak bere kexua baduela, segur dena populazio bat sumindura handi batean dela.

Alta azken urte hauetan izan dira erreforma batzuk...

Azalekoa | 2018ko Abenduaren 13a

Ipar Euskal Herria, lurralde aldaketa berri batzuri buruz

Euskal Elkargoan bai eta SCoT (Schéma de Cohérence Territoriale) edo AUDAP (Agence d'Urbanisme Atlantique et Pyrénées) egituretan gogoetak abiatuak dira lurralde antolaketari buruz, hau dela-eta jakin nahi izan dugu Ipar Euskal Herrian aldaketak zein diren.

Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 07a

Euskaraldia kari, animazioak egin ditugu

Euskaraldiarentzat, Hiriburuko Herriko Etxeak ekimen anitz antolatu ditu. Ikusgarri bat ikusi dugu, beste egun batez, erritmoak landu ditugu txalapartaren ikasteko. Maialen eta Pantxikak ipuinak irakurri dauzkigute. Beste atelier batean, euskal dantzako dantza batzuk ikasi ditugu. Kantuak ikusgarri batentzat Watsonekin errepikatu ditugu. Txomin eskolarat etorri da zirkoaren lantzeko: salto, azpian, gainean, itzulipurdika. Anitz maitatu dugu. Milesker anitz atelier guzi horientzat!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016