Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Oreka zirko eskolak, apirilaren 23tik 26 arte antolatzen du zirko ikastaldi bat Baionan, (9:45-12:15). Lau urtetik goiti duten haurrentzat da, izena emaiteko behar da idatzi orekazirkoa@gmail.com, xehetasunentzat deitzen ahal da 0 5 - 5 9 - 5 9 - 5 3 - 9 2. P r e z i o a 70€ gostako da, bigarren familiako haurrarentzat %10ren beherakada izanen da.
...Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Joan den larunbatean, Euskal Elkargoak bere bilkura orokorrean bozkatu du 50.000 euroko diru laguntza, okzitaniar hizkuntzaren bultzatzeko xedearekin. Ekimen hau Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Beñat Arrabit hizkuntz politikaren presidenteordeak eta Bruno Carrere kultur politikaren presidente-ordeak ekartzen duten proiektua da. Euskararekin batean Euskal Elkargoaren komunikaziorako agerpen guziak okzitanieraz dira, euskararekin batean. Okzitanieraz arduratzen den tekni...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Linky kontailu berria
Nahiz orotan ezarri,
Aspaldi dabil "Airria"
Hiriz-hiri, herriz-herri...
ENEDIS-en zerbitzari,
Bilduz dirua ihaurri!
Dugun kontailu zaharrak
Hiruetan hogoi urte
Iraun badezake ere,
Berriak hamar ezin bete!
Dohainik dela diote...
Gero kobratuko dute!
Zer kontailu xahuketa,
Eta diru ebasketa...
Gobernuak berak mana
Legez kontrakoa...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Joan den astean jakin dugu Donibane Lohitzuneko hautetsiak deituak direla Nanterre-eko auzitegi aitzinean pasatzera. Joan den otsailaren 21ean, Michelle Alliot- Marie akusatua izan da "legez kanpoko interes hartzea" Donibane Lohitzuneko afera batentzat. Hiri hortako axuanta zelarik, mugimendu susmagarri batzuk izan zirela elkarte bati diru-laguntza ekartzeagatik akusatua da, bere aita zelarik presidentea. Herriko kontseiluko gehiengo handi batek bozkatu zuen alde, horietan Alliot-Marie,...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Gauez, begiak zerura luzatzen ditugunean, han urrunean, izar multzoak ikusten ditugu, zoraturik. Inguru infinituen argia, aspaldian hila, azkenean heltzen zaigu, gure ninikak itotzera. Edertasun mineral horrek, jendea jende denetik, bizidunak fazinatu eta erotu ditu. Zientzia sartu da tartean, jakitatea, zenbakiak, algoritmoak eta espazioaren konkista abiatu zen 1950 hamarkadaren erdian, amerikarrek eta sobietarrek, lehia kasik militarrean eraman zutena! Zientzia eta fikzioa halaber, garai...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 21a
Oroitarazteko,1976an zuen Europak plantan jarri ordu aldaketa energia ekonomiak egiteko, aspaldiko urteetan iritzi desberdinak badira, bereziki aurka direnek azpimarratuz ondorioak izaiten direla lo egiteko, osagarriarentzat... laneko eta bideko istripuak ondorioztatuz.
2018ko udan Europako Batzordeak bultzatu zuen kontsulta bat ordu aldaketari buruz 4,6 milioi pertsonek parte hartu zuten, gehiengo batek udakoa zuen bozkatu. Horietan besteak beste Alemania, Frantzia, Portugal,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016