Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a
Berrikitan iragan da Eusko Argentinaren biltzar nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean. Bilkura hastean gogoan izan dituzte elkarteko bi kide, urtean zehar hil direnak: Jean Legarto eta Isabelle Laco. Elkarteak beti osagarri onean segitzen du bere 89 bazkideekin, betiko heina atxikitzen duela emendatze batekin. Elkartearen iraupen horrek erakusten du interesa badela holako elkarte baten ukaiteko. Berriak emanak izan dira egiten dituzten familien jatorrien ikerketa batzuri buruz. Baionako...
Gure Hitza | 2019ko Apirilaren 04a
Duela zonbait aste irriño bat jin zaitan ezpain xokorat irakurtzearekin Epelondo izenpentua zen artikulu bat. Hor kondatua zen Epelondo, goizean goiz jeikirik, leihotik so egoiten dela loriatua, xoriek nola kantatzen duten entzule. Artetik erraiteko, ja errana duket bainan berriz ere diot, xoriak idazten dut eta ez txoriak, asea bainiz hitz askoren aitzinean gero eta gehiago sartzen den "t" hortaz, enetzat españolkeria hutsa baita, ez eni sinetsaraz otoi euskara hobea dugula "t" ergel...
Azalekoa | 2019ko Apirilaren 04a
Joan den astean iragan da Herria astekariaren biltzar nagusia. Hitzordu garrantzitsua urtean behin herrietako berri-emaileak, kronikariak eta admnistrazio kontseiluko kideen ikusteko parada goxoa izanez. Aurten Aiherrako herria hautatua izan da, Arño Gastambide herriko auzapezak lehen agurra egin du, azpimarratuz herriak duen atxikimendua euskarentzat eta nola ez Herriarentzat.
Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 03a
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a
Aurten ere, IEP gelako 4.ean diren ikasleak IEP-Pro proiektuarekin segitu dute. Lehenik, Urruñan kokatzen den David Gonzales-en etxaldea bisitatu dute, bere euskal arrazako abere eta ekoizten dituen produktu ekologikoak ezagutzeko: euskal txerriak, ardi buru-beltzak, pottoka eta arto gorriarekin egindako irina. Ondoren, Sarako Ellande Alfaroren "Eskutik" pilota lantegia bisitatu dute eta esku pilota bat egiteko beharrezko urrats eta materialak ezagutu dituzte. Biziki eskertzekoak dira haien...
Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a
Euskal Haziak elkarteak hiru urte huntan "Haziak idazle" lehiaketa antolatzen du, bere sareko idazle elebiduneri nagusiki idekia, eta ere burasoeri. Jazko 3. edizioak mitologia zuen aztertu. Lanak bildu ondoan, epaimahai bat biltzen da eta hoberenak sariztatzen ditu. Funtsean, testu pollitenak Herria astekari huntan ere agertu ginituen joan den udan. Hain zuzen, Euskal Haziak elkarteak agertu duen "Bidaia Euskal Herrian gaindi À¢'€'" Mitologia" liburuxkan (Kilika argitaletxea), kondaira...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016