Azalekoa | 2019ko Apirilaren 11a

Klika dezagun euskaraz! Lehen Korrikatik... ttipi ttapa bide egin da!

1980an lehen Korrika abiatu zenetik, euskara garatu da eta Korrikan parte hartzaileen kopurua emendatuz joan da. Froga hor dugu kilometro bakoitzean leku eskasagatik, elkarte, Herriko Etxe... elgarrekin egin behar baitute kilometro berdina. Lehen Korrika Oñatik abiatu zelarik "Zuk ere erran bai euskarari!" hautatua izan zen mezuak oraino badu zentzu. Euskal Herri osoa zeharkatzen ari den 21. edizioa da, apirilaren 14an Gasteizera heltzeko. "Klika" da hautatua den leloa: euskararen aldeko...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Haziak Mintzo: Haziak artean

Donibaneko Familia Saindua ikastetxearen ama eskolakoek arte proiektu batean parte hartuko dute: Oteiza artistaren erakusketa bat prestatuko dute eskolan. Lehenik, Baionako Euskal Museoaren bisitatzera joanen dira, museo bat zer den ezagutzeko eta Oteizaren eskultura bat ikusteko. Gero, Ainara Oscoz Bergareche arte plastiko animatzailearekin, artistaren eskultura desberdinak eraikiko dituzte. Proiektu hau bukatzeko, gurasoak eta ikaskideak gonbidatuko dituzte haien lana partekatzeko....

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

KORRIKA munduan zehar!

21. Korrika apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiz arte, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko xoko guzietara iritsiko da. AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA ttikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan. Gune huntan http://www.korrika.eus aurkitzen...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Zoe Brayen begi kliska

...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Euskaldunak Pauen eta hiri inguruak Paueko Lagun eta Maita elkartea

Martxoaren 17ko igandean zen Lagun eta Maita elkartearen urteko besta. Hasteko meza bat ederra dena euskaraz emana izan da "Immaculée Conception" kolegioko kaperan, emazte eta gizon koruarekin eta meza emaile Philippe Haristoy apeza. Elizkizunaren hedatzeko han zen Mendililia Irratia. Apairu on batek bildu ditu 300 bat pertsona, Menditarrak soinuak alaitu duena. Animaleko haurtxo dantzariek ere han ziren erakusteko zangoak zoin arin dituzten eta bukatzeko Hiriburuko Leinua talde famatua arizan...

Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 04a

Joxemiel Barandiaran eta biok

Liburu hauek Ataun herrian aurkeztuak izan dira Joxemartin Apalategik idatziak ditu eta Jokin Apalategi anaiak egina du sarhitza. Joxemiel Barandiaran- i buruz joan badira, hauek ere sortzez Ataun-ekoak direlakoz, ezagutu baitute ttipitatik. Joxemiel Barandiaran, Ataunen sortu zen 1889an eta hil zen 1991n, 101 urte zituela. Bi liburutan agertzen dira urtez urteko elkarrikezketa moduan idatziak, erabiliz zuka eta hikako mintzamoldeak. Liburu hauek ez dira fikziozko istoriak, baina bai...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016