Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Bagoaz kolektiboak deiturik, 250 lagun bildu dira biribilguneetan, kostaldeko hamar bat tokitan, "Egun bat gehiagorik ez!" lemapean, 30 urte hauetan preso diren Ion Parot, Jakes Esnal, Unai Parot eta Xixtor Haranburu berehala libratuak izan diten eskatzeko. Ondoko hitzordua maiatzaren 07rako finkatua da, Senperen, Xixtorren baldintzapeko askatasuna eskatzeko.
...Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Bi etxaldetan plantatzen ari diren 3 gazteren laguntzeko deialdia egin du Lurzaindia elkarteak. Perrine eta Bastien Donaixtin plantatuak dira eta Laurarena Ahurtin. Bi etxalde horiek hautatu dute biologian artzea, tokian tokiko salmenta lehenetsiz. Bestalde jakinarazi dute Lurraren Besta aurten Donaixtin iraganen dela maiatzaren 5ean. Goizeko 10:00etan hasiko da merkatu batekin, 2019ko Lurzaindiaren kanpaina berriaren abiatzea (13:00) eta ondotik bazkaria Bankarrak taldeak animatuko...
Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Engoitik ahantzia dukezue duela hilabete bat gertatu ezbeharra. A Roxelaren parean, itasontzi bat hondatu da, bere karga eta barnean zeuzkan 2.200 tona petrolioak urerat ixuriz. Petrolio horrek leihorra ez ote zuen kutsatuko xifrituak egon dira zenbait egunez, eta gero deusik ez. Dudarik gabe, ez da leihorrerat heldu. Bainan han dago beti itsasoan, nonbait, orain arte ixuriak izan diren milioien gainerat: Torrey Canon 1967 (119.000t.), Amoco Cadis 1978 (225.000t), Prestige 2002 (70.000t.),...
Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Ohidura den bezala Pazkoz abertzale alderdiek ospatzen dute aberriaren eguna, aurten Iparraldean bi ekitaldi antolatuak izan dira, lehena EHBai mugimenduak Donibane Garazi hautatu du eta ekitaldi xume bat egin du EAJ-PNV-ek Donibane Lohitzunen. Donibane Garazin 1000ko bat jende hurbildu da, herriko karriketan ibili ondoan, merkatu estalian iragan da ekitaldi politikoa. EHBai mugimenduak "Herriak eraiki, Herriak erabaki" hautatua zuen mezu orokor bezala. Anita Lopepe bozeramaileak zioen:...
Han eta Hemen | 2019ko Apirilaren 25a
Andde Darraidou sukaldari arraroa joan zaigu; berant arte kirolari ederra, beti gizon atrebitua eta deneri idekia izan zena. Andrearenganik ongi lagundua, ez zen lotsa bertze gauzetan engaiatzeko. Patxi Nobliak abertzale lagun batzuekin moldatu enplegu berri sortzeko xedea biziki gustaturik, onartu zuen Hemen elkarteko lehendakari kargua. Asmo berri gehienak gaizki ikusiak ziren denbora hartan, ohore baino zama gehiago bizkarrean hartuz. Zonbait urte geroago, Herrikoa sozietateko buruzagitza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016