Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a

Euskal Herrian haur juduak (1940-1944)

Donibane Garaziko Vauban, Mauleko Maule Baita eta Donapaleuko Saint-Louis zinema gelek antolatzen dituzte eztabaida gaualdiak, gaia delarik "Shoa-ko judu haurrak, hemen eta beste tokietan". Louis Mallek egin autobiografia film baten inguruan oinarritzen da "Au revoir les enfants", kondatzen du Aita Jean apez baten historia, 1944an gorde zituen haur judu batzuk kudeatzen zuen pentsio batean. Gauza berdintsua iragan zen Mauleko San Frantses kolegioan, dozena bat haur gorde zituen Jean...

Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a

Irakurleak mintzo:ERREMENTERIA filma ikusi eta

Errementaria filma zinez dibertigarria! Burasoek eta ikastolatik pasatu diren haur askok bereziki, dokumentu horretan "Errementeria" izenburuarekin Barandiaranek liburuxka batean idatzi zuen kondaira ezagutu dute. Filmaren sortzailea, Paulo Urkijo, gurekin zen bere lana aurkezteko. Hastapenean, ongi filmean sartzeko galdatu dauku bakoitzak gure baitan dugun haurraren izaera hartzea. Haur ikuspegitik ikusi behar genuen filma. Berak aitortu dauku ttipi-ttipitik kondaira hori gogoan zuela....

Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a

Züberoako pastoralaren izanaz, oraiaz eta geroaz argibideak oro

Aita Junes Casenave-Harigile zenak, EUSKALTZAINDIko 'Euskaltzainak' bildüman, 2011n agerrarazi züan Xiberoko antzertia edo pastorala libürüa oso baliozkoa da gure antzerki zahar-zaharraz xeheki berri hartzeko. Haatik, obra honek ez dü balinba merexi zükean zabaldüra üken, eta hori egiazki gure mintzajearen ahülezietarik bat da... Züberoako eüskaraz idatzirik beita!... Azken berrogei urte horietan, pastoralak edo izen zaharragoz - eta, ene pentsatzeko maneraz, izen xüxenagoz -...

Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a

Herrien besarkada

Maiatzaren 5ean iraganen dira mobilizazioak Europa guzian bai eta Euskal Herrian ere etorkinekin elkartasunez.

Espainol estatutik abiatu zela egun horren xedea esplikatu dauku Lilian Hirigoyen, Solidarité-Etorkinekin kolektibokoak. Marokotik ehunka etorkin abiatu ziren Euskal Herrira buruz etortzen, 100 elkarte muntatu ziren harrera egiteko, admnistrazio paperak betetzen laguntzeko... bai eta adingabeko gazteen eskolatzeko. Geroztik sarea handituz joan da eta beste herrialdetako...

Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 02a

Idazleen biltzarra: "1813- 1814 Ahantzi Ezina" oroitarriaren estreinaldia

Oroitarri berri bat badago Saran, Gaztetxearen ondoan, Suharriagan hain xuxen, "1813-1814 Ahantzi Ezina" izenekoa. Alabainan, duela 200 urte Napoleonen tropek egindako makurrek eta hemengo herritarrek pairatu zituzten sufrikario izigarriak arrunt ahantziak izan dira. Obra hau elkarlan baten fruitua izan da. Jadanik liburu bat argitaratua zuen 2013an Lapurdi 1609 elkarteak, orduko gertakariak gogorat ekartzeko, eta "folklorkerietarik" begiratzeko. Hauez gainerat, memorial bat edo oroitarri...

Gure Hitza | 2019ko Maiatzaren 02a

Urak ez ditu denak garbitzen...

Joan den egunean bat-batean ohartu niz autoa arras zikina nuela. Gogoetatua nindagon nungo errekan barna ibilia ote nintzen. Berehala ohartu niz ondo hartan ziren beste autoak ere berdin zikinak zirela. Eta oroitu duela zonbait denbora gauza bera gertatua zela. Eguradi nahasia, ortziak ez urrun eta euri uhar bat egina, euri xorta larri batzuekin. Euri horrek zikinduak autoak. Euria ere ura da bainan batzutan untsa zikina, airean izaiten ahal diren purruska guziak bilduz jiten dena.... "Urak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016