Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Maiatzaren 2an, arratsalde erditan, Euskaltzaindiaren Iparraldeko adarra Hazparnen bildu da, Eihartzea kultur etxean, biltzar nagusiz. Hogei lagun dira elgarretaratu Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xarles Videgain euskaltzainburuordearen inguruan. Hor zeuden Battittu Coyos eta Beñat Oiartzabal euskaltzain osoak, Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain emerituak, Maite Idirin, Erramun Bachoc, Mixel Itzaina eta Henri Duhau ohorezko euskaltzainak, eta euskaltzain urgazle multxo...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Loriatuak egonak ginen zuhaitz fruituduneri so. Gereziondo, adanondo, mertxikondo, udareondo, sagarrondo, denak loretan. Eta loreetarik fruitu ttipiak ausarkian agertzen ari. Zer fruitu urte nasaia behar ginukeen aurtengo hau, ginion, airos. Baina apirileko azken egunetako hego haize basaren buhakoek metaka lurreratu dituzte. Gerezien erdiak bederen eroriak, zer bihozmina! Akabo gutiziatzen ginuen uzta! Bainan ixo, bada makurragorik bazterretan.
Boli Kostan ezagutu nuen. Ni...
Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 16a
1984an iragan zen lehen Herri Urrats, artxiboen arabera 15 bat ikastola ziren orduan, gaur egun 35 bat direlarik, horietan 4 kolegio eta lizeo bat. Buraso batzuk pentsatzen zuten behar zela besta handi bat egin eskola horien diruztatzeko, bereziki kolegio baten idekitzeko asmoa baitzen. Toki desberdinak ikusiak izan ziren: Itsasu, Kanbo, Ainhoa... Senpere hautatua izan zen.
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 11a
Urriaren hasieran, hiru egun pasatu nituen Berlinen. Hiri moderno honen erdian bigarren gerlako izugarrikerien aztarnak aurkitu nituen. Berlin iragan denboraz oroit da: bisean-bis behatzen dio egindakoari. Historia zaila izan arren, gairik garrantzitsuena dago artisten inspiraziorako. Judu museoan, Kadismana zizelkariaren arte obra agertzen zaigu, berezia eta harrigarria dena. Gela huts eta ilun baten erdian "Orbelak" deritzon sorkuntza dago. Lurrean zeuden hamar mila altzairuzko aurpegiek...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 09a
Ibili dabilen herriak ez omen du gelditzerik. Poetek eta rock kantariek ez digute besterik kontatzen, hondar lau hamarkada hauetan. Gainera, aurtengo Herri Urratsen garai berdinean, Hertzainak taldearen lehen disko zuriaren 35. urteburua ohoratzen da! Baina igande honetako euskararen eta Seaskaren aldeko besta erraldoian ez da baskoen kontrako kritikarik hegaldatuko, alderantziz, meza saindukoak bailiran pasatuko baitira Senpereko orduak!
Oinak, buruak baino arinago mugitzen...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 09a
Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek izan dute pubertaro saio bat. Neskak alde batetik eta muttikoak bestetik, lasaiki beraien kezkak eta galderak pausatu ahal izaiteko. Hasieran, hitza askatzeko bideo batzuk eta diaporama bat proiektatu dira. Anitz galdera eta ohar aipatu dituzte giro goxo batean. Ordua biziki fite joan da eta denak zerbait gehiago ikasita atera dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016