Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Patxondo, Baionako Zizpa Gaztetxea, Patxoki-Bizi!, Mamitxula elkarteek eta Baiona Ttipiko herritarrek elgarrekin kolektibo bat sortu dute, Patxa Plaza Kolektiboa. Maiatzaren 25ean estreinatuko dute ezaguna den plaza hori. Lehen autoak aparkatzen ahal ziren, Patxa Plaza Kolektiboak galdeketa bat antolatu zuen Herriko Etxearen laguntzarekin, jakiteko herritarrek zer egin nahi zuten holako gune batekin. 149 pertsonek parte hartu zuten eta 450 proposamen eginak izan ziren.
Gogoeta...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Batzuetan telebista ematen dut ordenagailuan, publizitateari ihes eginen diodala amestuz; baina tirrit, denetan badira iragarkiak, zein baino zein astunagoak, autoak, janari azukretsuak, kiloak galtzeko medioak erostera bultzatzeko egokiak. Halako batean harritu nintzen, aspaldiko partez, round up markako belar txarren suntsitzeko produktuaren gorazarrezko irudiak hartzean: duela bi hamarkada bezala, -orduan haren printzipio aktiboa lanjerosa zela ez genekien-, arraiki presentatzen ziguten...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Maribel Tellaetxe andrea,
Alzheimer gaitzak harturik,
Hamazazpi urtez bizitu da
Bere etxean zaindurik...
Alta nahiko zuen bizi hau
Utzi eutanasiaturik,
Bainan legeak ez du oraino
Onartzen hola hiltzerik!
Berak elez eta izkirioz,
Galdegina zuen hori
Eta familia bera ere
Errespetuz alde jarri...
Legeagatik jasan duena
Izan da izigarri,
Sendiak tortura deitu dio
Horrelako...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Herri Urrats-ez, erretretara joan diren erakasleak eskertuak izan dira, karia hortarat Maialen Hiribarren- ek egin duen hitzaldia irakurgai.
Hitza hartu nahi izan dut egun, zuen aitzinean, biziko orri hau itzultzeko unean, euskararen bidean, belaunaldi guzietako Seaskako erakasleak gogora ekarri nahian. Atzokoek mitxa atxik dezaten, egungoek eta biharkoek kar berarekin segi dezaten. Aipamen berezi bat eginen dut bidean utzi gaituzten haurride eta lagunei: zu Monik, eta zure...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Betidanik ohoinen berri baginakien eta nola heien ekintzetarik gure burua begiratu behar ginuen. Beharrik hor ziren ere jendarmak, larderiatsu eta erne, ohoinen atzemaiteko beti prest. Bainan aitzinamenduak, berekin dauzkan abantailez bestalde, baditu ere bere eneguak, eta ez ttikiak. Ordenagailu baten jabe denak ikusten ahal du noiztenka bere pantailan abisu latz bat, ezezagun batek igorria. Lehenik bere burua presentatzen du erdaraz. Hona hitz horien itzulpena: "Hacker" bat naiz. (Ez...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 23a
Patrick zer erran oraino?
Zure borroka gogorra ezagutzen baginuen ere hilabete hauetan eritasun zikin horren kontra, zaila zait zure joaitea onartzea eta buruan emaitea.
Gure ibar xoko huntako gazteak izanez, kolegioko urte batzuk ere partekatu izan ditugu; jostakina eta ardura irritsu zinen jadanik.
Gero pilota munduak gaitu oraino gehiago hurbildu. Ni pilotazale gisa, gure baleak bazaukan bere izarra eta ez gira gutti harro izan urte guzi horietan erraitea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016