Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Igandean zabaldu da berri hitsa: Patrick Oçafrain pilotaria zendu da, 45 urtetan, minbiziak eramanik. Pilotari ona izateaz gain, denetaz handizki estimatua zen gizona zen. Egiazko plaza gizona. Bankan sortua, Irisarrin bizi zen, Sylvie andrea eta Aimar, Antton eta Extebe semeekin. Zaharrer Segi batasunean formatua, pilotari handia zen, berezkoetan titulu asko eramanik, bereziki Patrick Ibarrola bidarraitarrarekin. 1998an munduko xapeldun ere izan zen Mexikon, buruz buruka. Asteazken...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Badu orain 30 urte senpertarra preso dela, joan den astean bigarren aldikoz askatasun eskaera egin du. Auzitegiak uztailaren 5ean emanen du bere erantzuna. Lannemezan-eko presondegian da, Pariseko auzitegiarekin biokonferentzia bidez deklaratu du. Prokuradorearentzat arriskuak balitaizkela adierazi du, Maritxu Paulus-Basurko Xixtor Haranbururen abokatuak oroitarazi dio, ETA desegina dela eta beste egoera batean dela Euskal Herria, argumentu hori ez dela gehiago bali argudiatuz.
...Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Azken hamarkada honetan, kontsumitzeko ohiturak aldatu direla iduritzen zaigu, bereziki elikatzekoak. Adibidez gure artean aipaturik, ohartu gira bakoitzak bere sarea atzeman edo atzematen ari zuela, supermerkatutik ahal bezain bat urruntzeko: herriko merkatua, AMAP-ak, etxeko mozkinak, tokiko dendak... Horren haritik, Frantzian gaindi gero eta supermerkatu gehiago hesten ari direla entzuten da, Auchan bezalakoak adibidez. Horietan ere, usaiak kanbiatzen ari dira ere eta jendeak Drive...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Funtzio publikoko sektore desberdinek grebara deitua zuten joan den ostegunean, 1000 pasa langile hurbildu da. CFDT, CGT, FSU eta FO sindikatuek elgarrekin manifestatu dute, LAB, UNSA eta Sud Solidaires aparte zirela. Maiatzaren leheneko batasuna laster hautsia izan da, seinale funtzio publikoko sindikatuek ez dutela denek onartzen euskal sindikatua. Sektore desberdinak ordezkatuak ziren, hala nola erakaskuntzako %25 eta %30en artean parte hartu duten. Ospitaleko langileak ere karrikan...
Han eta Hemen | 2019ko Maiatzaren 16a
Duela gutxi, Landetako Leon herrian nintzen, bertako aintziraren inguruko xendretatik oinez ibiltzeko. Izena eman, bost euro ordaindu eta kito. Beste xederik ez nuen. Mendikletari edo VTT egile asko ere baziren bilduak, zeharkaldi epikoetarako prest. Eguzkiak argitzen eta epeltzen zuen La Huchette izeneko kirol gunearen eremua. Irriak, elkarrizketak, oihuak eta desafioak entzuten nituen, kafe beroa hurrupatu bitartean. Gauean, izotza egina zuen eta bazterrak zuri-zuri zeuden.
...Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 16a
Besta munduan euskararen erabilpena azkartzeko tresna berria sortu dute. 2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona, Angelu eta Biarritzen euskararen aldeko lan bat eramaiten du. Urte guziez, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabiltzeko eta sustatzeko. Elkarteak besta giroan euskararen erabilpena bultzatzeko kit integral bat sortu du. Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua dena: edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko, prezioak eta ekoizpenak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016